euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Australiar Alkarteak ekainaren 18rako antolatu du bere urteroko bazkari & topaketa, ohi bezala Gernikan

2022/05/30

Gazteak soka-tiran artxiboko argazki batean Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko pilotalekuan
Gazteak soka-tiran artxiboko argazki batean Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko pilotalekuan

PUBLIZITATEA

Gernika, Bizkaia. Pandemia aurreko martxa eta ohiturak berreskuratu nahi dituen elkarteetako bat Euskal Australiar Alkartea da. 2018an hasi zuen bere ibilbidea eta urte hartako abenduan antolatu zuen Gernikan bere lehenengo bazkari & topaketa jendetsu eta arrakastatsua. Bigarrena 2019ko abenduan, eta geroztik COVID-9ak galerazi ditu ondoko bi urteetakoak. Baina aurten, gogoa eta batzeko irrika goi-goian, ekainaren 18rako deitu dute, betiko legez Gernikan, aurtengoan Zallo Barri jatetxean. Udalarekin batera egitarau eta egunpasa eder bat eratu da.

Gogoratu Euskal Australiar Alkartea gogo biziz ari dela azkenaldian aurrerabiderako planei ekiten, eta aspalditik helburu zuen komunitateko pertsona zaharrenen lekukotasun-bilketa bideratzen ari dela, plan oso bat muntaturik, Australiara emigratu eta urteen ostean Euskal Herrira atzera bizitzera etorri ziren hainbaten kasuan elkarrizketak eginez eta horiek sailkatu eta indexatuz, horretarako EHU lagun duela. Ikus horri buruz orain hogei egun argitaratu genuen albistea hemen.

Ekainaren 18ko hirugarren bazkari eta topaketa honetan parte hartu nahi dutenek Amaia Urberuagarekin sar daitezke harremanetan, (+34) 688 860 197 telefono edo whatsappean, edo honako emailean: euskalaustraliaralkartea@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia