euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika 22 Diasporan: emaiozu begiratua munduan tipi-tapa egindako hitzordu hauen argazki bildumari (I)

2022/04/19

Korrika 22 munduan, irudietan New Yorken, Tokyon, La Platan, Cancunen, Sydneyn eta Londresen
Korrika 22 munduan, irudietan New Yorken, Tokyon, La Platan, Cancunen, Sydneyn eta Londresen

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Egun batzuk utzi ditugu Korrika 22 Donostian amaitu zenetik aurtengo edizioak eman dituen azken Diasporako irudi esanguratsuenak biltzearren. Gaurko sarrerara, azken argazkiak bildu ditugu, eta biharkora bideoak. Bat egingo dute azkeneko hilabete honetan berri moduan, irudi moduan edo agendako sarrera moduan eskaini ditugun gainerakoekin, asmoa beti ere Diasporak 2022ko Korrikari egin dion ekarriaren panoramika zureganatzea.

Lerro hauen bidez, zorionak antolatzaile, kolaboratzaile eta hala edo hola partaide izan zaretenoi. besteak beste honako lekuetatik: Bartzelona, Toulouse, Tokyo, Sydney, Buenos Aires, Reno, Valladolid edo Santiago; baita ere Mexiko Hiria, New York, Londres, Valentzia, Paris, Berlin, Viña, Medellín, Salt Lake City, Washington edo Madrildik; eta baita Montreal, Alacant, La Plata, Bordele, Mallorca, Cancún, Boise, Necochea edo Montevideorik ere. Hitzorduak euskal etxe batek, Etxepare Euskal Institutuko irakurletza batek edo euskaldun edota euskaltzale talde solte bat izanik.

Gogora dezagun, azkenik, bat baino gehiago izan direla --gutxienez Brusela, Bordele eta Australia-- euren lekuetan Korrika antolatzeaz gain, Euskal Herriko Korrikaren kilometro bat erosi duten euskal etxeak, sostengua euskarari Euskal Herrian bertan ere emanez. Hala egin zuten Bruselako Euskal Etxeak Araban, Bordaleko Euskal Etxeak Lapurdin eta Euskal Australiar Alkarteak --Townsville eta Sydneyko Euskal Etxeen izenean-- Korrika Gernikatik pasatu zenean. Hauek dira Korrika eta Diasporari buruz jaso ditugun azkeneko argazkietako batzuk (azken bideoak bihar):


Euskal Australiar Alkartearen kilometros Gernikan, Australiako diasporaren izeneanSydney eta North Queensland EEak


Mexiko Hiriko Korrika, haur, gazte eta helduak, atzean "Hitz-ekin, gentes con palabra, un pueblo en euskara" dioen pankarta


Londresko euskal etxeak haurren euskarazko jarduerak, Korrika eta pintxopotea batu zituen Korrikako programan 


New York-en Eusko Etxea of New York eta Euskadiren Ordezkaritza antolatzaile ETBko korrespontsala ere eurenganatu zuten


Alacant-Alicante alderaino ere iritsi zen Korrika, hiriko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle Izaskun Kortazar eta ikasleak partaide


Chicagon, Illinoisen bizi den euskal ikasle eta profesional euskaltzale talde batek bere lekukotasuna ekarri nahi izan zion Korrikari


La Platako Unibertsitateko irakurletzak eta La Platako Euzko Etxeak jende ugari mugiarazi zuten hiriko kale eta bazterretan barrena


Cancunen, eskola bateko haurrak partaide Korrikan, Euskal Herriari eta Kataluniari buruz ikasten zuten bitartean


Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko kideek hiriaren sinbolo den Opera atzean zutela betikotu nahi izan zuten euren Korrikaldia


Peto eta pankarta ofizialik gabe ere Chihuahuako euskaldun eta euskaltzale talde honek ere bat egin zuen


Medellinen, Antioquian, bertako Gure Mendietakoak EEko kideek, euren peto eta pankartaz harro, pozik atera zuten argazkia

Bihar Korrikaren azkeneko bideoak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia