euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzokoan irabazi ostean, Euskadiko Saskibaloi Selekzioak Argentinakoaren kontra jokatuko du igandean Saltan

2011/08/05

Argentinako selekzioko Marcos Matta, Ricardo Uriz eta Urko Otegi-ren kontra (argazkia Tribuna Diez Egunkaria)
Argentinako selekzioko Marcos Matta, Ricardo Uriz eta Urko Otegi-ren kontra (argazkia Tribuna Diez Egunkaria)

PUBLIZITATEA

Atzokoan irabazi egin zuen Cordoban. Bukatzear dago uztailaren 30ean hasitako Argentinako bira, baina etxera bueltatu aurretik, Euskadiko Saskibaloi Selekzioa saiatuko da Argentinako taldea indartsuren kontra. Azken egun hauetan bi partidu jokatu dituzte dagoeneko jokalari euskaldunek: iragan igandean, Chaco probintziako hiriburuan, ezin izan zuten bertako taldearen kontra. Atzo, berriz, Cordoba hirian, erraz irabazi zuen Pablo Lasoren taldeak, 75-59. Birako azkena, Salta hirian izango da, etzi arratsaldeko 6etan --ordu argentinarra, gaueko 11ak direnean Euskadin-- eta Argentinan zein Euskadin zuzenean ikusi ahal izango da telebistaz, EiTB, Canal Vasco eta TyC kateetan.

Salta, Argentina. Biraren hasieran egindako lehenengo partidan, Euskadiko selekzioak egindako ahaleginak ez ziren nahikoak izan San Inazio egunean, uztailaren 31ean, Chaco probintziako Resistencia hiriburuan. Izan ere, Argentinako taldeak ez zuen arazorik izan norgehiagoka bereganatzeko eta 75-59 emaitzarekin garaipena etxean geratu zen.

Atzoko partidan, berriz, Cordobako Sociedad Union Electrica delakoaren estadioan gauzatutakoan, euskaldunak gailendu ziren eta 96-65 irabazi zioten Cordoba probintziako selekzioari Sociedad Union Electrica estadioan.

Argentinako bira bukatzeko, hirugarren partida jokatuko dute saskibaloilari euskaldunek. Hitzordua etzi, abuztuaren 7an, izango da, Salta hiriko Delmi estadioan. Euskadiko nahiz Argentinako telebista kateek emango diete bi selekzioen arteko lehia ikusteko aukera bi herrialdeetako saskibaloizale eta euskaltzaleei .

Bertara joaterik ez dutenek, beraz, Argentinan arratsaldeko 6ak eta Euskadin gaueko 11k direnean, pantaila txikiaren bidez segitu ahal izango dute EiTB, Canal Vasco eta TyC-en bidez, Urko Otegi eta Manu Ginobiliren taldeek eskainiko duten ikuskizuna. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia