euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak atzerrian euskal kultura sustatzeko ekintzetarako diru-laguntza deialdia ireki du

2011/06/13

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa
Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa

PUBLIZITATEA

Euskal kultura nazioartean sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduerei diru-laguntza berezia emango die aurten Etxepare Institutuak eta 88.676 euroko aurrekontua du prest xede honetarako. Eskatzaile bakoitzak jaso dezakeen laguntza 13.391 eurokoa izango da gehienez. Deialdiak arlo eta formatu askotariko adierazpen kulturalak kontuan izango ditu, beti ere, euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpora sustatu eta hedatzeko xedea dutelarik. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 11n itxiko da.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak diru-laguntza deialdi berria egin du; oraingoan euskararen eremu geografikotik kanpo euskalkultura sustatzeko xedea duten egitasmoei zuzendua. 2011 urtearen barruen egin diren edo egitekoak diren jarduera eta programak lagunduko ditu deialdiak. Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, deialdi honen bidez erakundearen beste deialdien babesean diru-laguntzarik jaso ezin duten kultur programa edo jarduera bereziei babesa emateko modua finkatu nahi da.

Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte aipatu programa edo jarduera bereziak burutzeko asmoa duten pertsona juridikoek, baldin eta eskabidea edo eskabideak aurkezten diren egunerako euren helbide soziala eta fiskala Europar Batasuneko zein Europar Gune Ekonomiko kide diren edozein lurraldetan badituzte.

Guztira 88.676 euro banatuko dira, baina egitasmo bakoitzeko diru kopurua gehienez 13.391 eurotakoa izango da. Kontuan izan behar da egitasmoak gutxienez aurrekontuaren %40a bere kabuz finantzatu beharko duela.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 11n itxiko da. Horretarako, bete egin behar dira deialdiko inprimakiak (EHAAren ebazpenaren bukaeran datorren I. eranskina) eta eskatzen den dokumentazio osagarriarekin batera Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari zuzenduko zaizkio. Eskabideak 20.006 Donostiako Prim kalearen 7an dagoen Etxepare Euskal Institutuko egoitzan aurkeztu ahalko dira zuzenean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri administrazioen Araubide Juridikoaren Prozedura Erkidearena).

Informazio gehiago eskatzeko edo zalantzak argitzeko jo Etxepare Euskal Institutura (Prim 7, 20006 Donostia edo deitu 943 023 400 telefonora.

-Ebazpena eta inprimakiak, hemen
-Informazioa Etxepareren webgunean, hemen

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia