euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europako eta Ameriketako irakurleen deialdian onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu du Etxeparek

2011/05/18

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa
Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa

PUBLIZITATEA

Etxepare Institutua Europako eta Ameriketako hamar unibertsitateetarako irakurle postuak betetzeko hautaketa-prozesu publikoa egiten ari da eta aste honetan bertan parte hartzeko onartuak eta baztertuak izan diren hautagaien zerrenda argitaratu du. Baztertuek maiatzaren 23a arte dute epea erreklamazioak aurkezteko. Era berean, Institutuak La Platako Unibertsitate Nazionalean Euskara eta Euskal Kultura klaseak ekainaren 7an abiatuko direla jakinarazi du. Ikastaro honetan izena-emateko epea maiatzaren 27an itxiko da.

Donostia-San Sebastian. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko apirilaren 5ean Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren Ebazpena argitaratu zen Europako eta Ameriketako 10 unibertsitateetarako irakurleak aukeratzeko. Maiatzaren 13an irakurle postu horietarako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda eman zen argitara, hamar eguneko epea zabaltzen delarik, maiatzaren 23ra arte, akatsak zuzentzeko.

Bestalde, Etxepare Institutuak aditzera eman du La Platako Unibertsitate Nazionalean laugarren urtez jarraian ematen diren Euskara eta Euskal Kultura klaseak ekainaren 7an abiaraziko direla. Ikastaroaren helburua da oinarrizko euskara maila lortzea (euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena) eta euskal kultura ezagutzea. Klaseak astean behin emango dira: asteartetan 16:00etatik 18:30era; edota asteazken edo ostegunetan 18:30etik 21:00etara (egun bakarra aukeratu behar dute ikasleek). Izena emateko bidali eskakizuna pedro.mauregui@presi.unlp.edu.ar helbidera. Izen-ematean ondorengo datuak eman behar dira: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa. Epea maiatzaren 27an itxiko da. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia