euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arriskuan ibili ondoren, Nevada-Renoko Euskal Ikasketek ez dute aurrekontu mozketarik izango

2011/06/13

Brian Sandoval Nevadako gobernadorea eta estatuko legegileen buruak
Brian Sandoval Nevadako gobernadorea eta estatuko legegileen buruak

PUBLIZITATEA

Damoklesen ezpata bezala ibili dira mozketa bortitzak Nevadako Unibertsitatearen aurrekontuaren gainean, eta sistema horren barnean da Renoko Euskal Ikasketa Zentroa. Egiari zor, krisialdia gogor ari da AEBetan eta bereziki ari da kolpatzen Unibertsitatea eta hezkuntza sistema. Mozketak behar dira egin, eta politikari askok hor egin nahi diztuzte. Nevadan, duela hilabete aipatzen genuen orriotan Estatuak aurrekontuaren heren bat kendu nahi ziola Unibertsitateari. Zorionez, gobernadorea eta legegileak akordio batera heldu dira 2011ko saioak bukatu baino bost egun lehenago.

Boise, AEB. Azkenean ez dira gauzatuko Nevadako Brian Sandoval gobernadoreak Nevada-Renoko Unibertsitateari egin nahi zizkion mozketa bortitzak eta, tartean, Renoko Euskal Ikasketa Zentroak segitu ahal izango du bere jarduna mozketa horien mehatxuak bereziki azken asteotan sortutako arrengura eta kezkak aldenduta.

Unibertsitate barnekoNevada Sagebrush kazetak maiatzean kaleratu zuenez, Nevadako Legealdia (estatuko parlamentu edo botere legegilea) aztertzen ari zen 30 milioi dolarreko mozketak egitea unibertsitateari, alegia izugarrizko kolpe handia ematea, hainbat sail, departamentu eta zerbitzu itxi edo jarduna erabat murriztera behartuz. Murrizketak ez dira berriak, azken urteotan sofritu baitira, baina honako neurriko batek zeharo kolpatuko zukeen UNR (Nevada-Renoko Unibertsitatea).

2011eko Aurrekontu Murrizketako datuen arabera, Euskal Ikasketa Zentroak 520.000 dolar jasotzen ditu Nevadako Estatutik, eta ia beste hainbeste, milioi erdi bat, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Herriko erakundeetatik. Hortaz aparte, Zentroaren Aholku-Batzordeak bere diru-bilketa propioa egiten du doaintza bidez AEBetako euskaldunen eta euskaldunen lagunen artean.

Gobernadorea eta Nevadako Estatuko legegileak akordio batera iritsi ziren joan den asteazkenean 6,2 mila milioi dolarreko plangintza baten inguruan, ekidinez honela Nevadako hezkuntza gorenean eta estatuko zerbitzu garrantzitsuetan proposatuta zeuden mozketak, baina aldi berean onetsiz errepublikarrek hezkuntzan egin nahi zituzten aldaketak.

Akordioa negoziaketa gogorren ostean etorri zen, doi-doi epea edo 2011eko legealdiko saioak amaitu baino bost egun lehenago. Azken komunikazio bat hilabete honen 15-16an beharko du etorri, eta ordura arte gauza ez da erabat segurtatua izango, baina agintariek egindakotzat jotzen dute aipatu aurrekontu akordio garrantzitsua.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia