euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Instituturako 9 langile hautatzeko deialdia argitaratu du gaur aldizkari ofizialak

2009/05/07

EAEko aldizkari ofizialak gaur argitara eman duen testua
EAEko aldizkari ofizialak gaur argitara eman duen testua

PUBLIZITATEA

Hogei egun naturaleko epea daukate bihartik aurrera Etxepare Euskal Institutuak bederatzi langile hautatzeko zabaldu duen prozesuan parte hartu nahi dutenek. Euskal Herriko Agintari Aldizkariak gaur, maiatzak 7, eman du argitara Etxepare Euskal Institutuaren langileak hautatzeko lehiaketa oposizioaren deialdi publikoa. Deialdia zabalik da Administrazioko zein kanpoko pertsonentzat. Eskaerak eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren lurralde bakoitzeko egoitzetan jaso ahal izango diren inprimakia beteta.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintari Aldizkarian argitaratu da gaur, maiatzak 7,  Etxepare Euskal Institutuaren 9 langileak hautatzeko lehiaketa oposizioaren deialdi publikoa. Deialdia zabalik da Administrazioko zein kanpoko pertsonentzat eta lehiaketa oposizio honetara Etxepare Euskal Institutuak hasieran dituen lanpostu guztiak atera dira. Hauek dira lanpostuok:

  • Komunikazio eta prentsa arduradunaren lanpostu bat
  • Euskara sustatzeko eta zabaltzeko arloaren arduradun bat
  • Euskara sustatzeko eta zabaltzeko teknikari bat
  • Euskal Kultura sustatzeko eta zabaltzeko arloaren arduradun bat
  • Euskal Kultura sustatzeko eta zabaltzeko teknikari bat
  • Administrazio eta zerbitzuen arduradun bat.
  • Aholkulari juridiko bat.
  • Administrazioa kudeatzeko teknikari bat
  • Administrari orokor bat

Lanpostu zerrenda honetan Etxepare Euskal Institutuaren lanpostu guztiak daude sarturik, Zuzendari Nagusia salbu, hau izendapeneko kargua baita. Institutuaren hedatze bitarte honetan Kultura sailburuak hartuak ditu bere gain Zuzendari Nagusiaren egin beharrak. Halaber, Etxepare Institutuak bere langile egitura osatu eta hau lanean jarri bitartean, Kultura sailetik ari dira betetzen Etxepare Euskal Institutuaren funtzioak.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua

Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu behar dira, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita. Eskaerak eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztu beharko dira, jarraian aipatzen diren egoitzetan banatuko den inprimakia beteta:

-Gasteizen: Kultura Saila; Donostia kalea 1 (Lakua); PK: 01010. (Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbidea egokituta).

-Bilbon: Kulturaren lurraldeko unitatea; Gran Vía kalea, 85, P.K. 48011 (Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbidea egokituta).

-Donostia: Kulturaren lurraldeko unitatea; Andia kalea, 13, P.K. 20008 (Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbidea egokituta).

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 38.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkez daitezke eskabideak, hala nola Jaurlaritzaren atzerriko Ordezkaritzatean. Posta‑bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak, ziurtatu aurretik, irekita eman behar zaizkio postako funtzionarioari, hark eguna jarri eta zigilua jar diezaien.

Osotasunean kontsultatzeko, hona deialdia pdf formatuan.

Lotura interesgarriak

Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/ Basque Institute
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-etxepare/eu

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia