euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espero zen arrakastarekin hasi da Buenos Airesko Euskal Echea-n Udako Euskal Unibertsitatearen II. edizioa

2010/02/04

Enrique Aranburu proiektuaren koordinatzailea ikastaroaren inaugurazioan
Enrique Aranburu proiektuaren koordinatzailea ikastaroaren inaugurazioan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires hiriburuko 'Euskal Echea' Institutua hitzaldi eta musikaren agertokia bihurtu zen Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen inaugurazioan. Sarandi kalean dagoen tradizio handiko etxe honek ateak zabaldu zizkien pasa den astelehenean euskal ikasleei euskara eta euskal kultura munduan murgildu ahal izateko. Ekitaldiari hasiera emateko, Instituzioko Zuzendari Orokorra den Santiago Bonfantik ongi etorri eman zion bildutako jendeari. Ondoren, bildutakoek Gernikako Arbola abestu zuten. Lehenengo ekintza hau bukatuta, ikasleek buru belarri barneratu ziren lehenengo saioan.

Buenos Aires, Argentina. 'Gure gurasoak nolakoak ziren azaltzeak geure nortasunaren erdiari buruz hitz egiten du'. Juan B. Alberdi politikari argentinar handiaren esaldi honekin egin zien harrera Enrique Aranburu Udako Euskal Unibertsitateko koordinatzaileak aurtengo ikasleei. Izan ere, iaz hasitako ekimen honek, pasa den otsailaren 1ean, ziento erdi bat lagun bildu zituen, bertara euskara eta euskal kultura gaietan sakontzeko asmoarekin bilduak.

Udako Euskal Unibertsitatea 2010

[Buenos Airesko Udako Euskal Unibertsitateko ikasleak inaugurazio ekitaldian]

Inaugurazio ekitaldian, eta Instituzioaren izenean, Santiago Bonfantik ongi etorria eman zion ikasleriari; ondoren, Ana Paula Segurola organo-jotzaile uruguaitarraren laguntzaz 'Gernikako Arbola' abestu zuten Sarandi kalera gerturatutakoek. Ikastaroaren lehenengo hitzaldia, 'Euskal Herriaren misterioa' izenekoa, Mikel Ezkerroren esku egon zen. Ondoren, Euskal Herriko geografiari buruzko klasean hartu zuten parte ikasleek.


Lotura interesgarriak

'Euskal Echea' Institutua
www.euskalechea.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia