euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Echea ikastetxeak euskara eta euskal kulturaren hedapenarekin jarraitzen du, 900 bat ikasleei eskainirik

2007/04/24

Urte bukaerako erakustaldia Sarandi kaleko egoitzan
Urte bukaerako erakustaldia Sarandi kaleko egoitzan

PUBLIZITATEA

Lavallol-eko Euskal Echea ikastetxe argentinarrak kurtso berriari ekin dio eta aurten ere euskal kultura eta euskara ikastaroak eskaintzen ari zaizkie 900 bat haurrei. Duela hiru urte hasi zen euskal kultura ezagutarazteko ekimen hau eta bide berari eusten dio, izan duen erantzuna ikusita. Oraingo honetan Euskal Echea-ko ikastaroak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduko zaizkie. Ikastaroak bi egoitzatan ematen dira: Lavalloleko Euskal Echea-n, 700 bat haurrei, eta Buenos Aireseko Sarandi kaleko egoitzan, 300 ikasleei.
Joan den martxoaren 26ean hasi ziren Lavallol-eko 'Euskal Echea' eskolan, Buenos Aireseko probintzian, euskal kultura eta euskara ikastaroak. Aurtengoan primariako ikasleek parte hartuko dute ikastaroetan, lehen mailatik hasi eta seigarrenera arte. Talde bakoitzak ordubete jasoko du astero, Vanesa Félix eta María Belén Girasole irakasleen gidaritzapean.

'Lehen aste hauetan errepasatu egiten ditugu aurreko urteetan ikasitako edukiak eta gero lanean hasten gara urte bukaeran egiten den euskal jaiari begira', azaldu dio Vanesa Felix irakasleak BasqueHeritage.com-i. Irakasleak agertutakoaren arabera, ikastaroen helburua ikasleek euskal kultura eta ohiturak gertuagotik ezagutzea da. Horretarako jokoak, abestiak, herri kirolak eta euskara ere erabiltzen dituzte klaseetan.

Dagoeneko 26 ikastaro jarri dituzte abian Lavallol-eko egoitzan eta 700 bat ikasle biltzen dira bertara Horrez gain antzeko ekimenak bultzatuko dira eskolaren Sarandí kaleko egoitzan, Buenos Aires hiriburuan. Bertan 16 ikastaro emango dituzte eta 300 inguru ikaslek hartuko dute parte.


Lotura interesgarriak

Euskal Echea-k ehunka ume bildu zituen Topaketan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 5ean

Sei mila lagun Euskal Echea-ko Euskal jaian
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko urriaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia