euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eman iritzia EuskalKultura.com-ez eta parte hartu euskal liburu, CD eta DVD zozketa batean, osteguna azken epea!

2014/07/29

Zozketagai inkestari erantzuten diotenen artean: hiru liburu, Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.
Zozketagai inkestari erantzuten diotenen artean: hiru liburu, Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.

PUBLIZITATEA

Ostegun honetan gaueko 24:00etan bukatuko da epea EuskalKultura.com-ek antolatu duen inkesta eta zozketa berrian partzeko. Helburua, gure webgune eta buletina hobetzea. Inkestan parte hartzearekin zenbakia lortuko duzu, honakoak sari: hiru liburu ('Vascos en Buenos Aires', 'Euskaldunen Amerika' eta 'Modern Basque History'), 'Zerurik sua dator' DVDa eta Kherau taldearen 'Aukhera' CDa. Ez zazu gerorako utzi, epea ostegunean itxiko baita. Mila esker parte hartzeagatik, behar dugu zure iritzia.

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-en proposamen berri honetan parte hartzeko, aski da segidan ipini dugun galdetegiari erantzun eta ondoren erantzunak emailez bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu gisa 'Inkesta' idatziz, eta itsatsiz baita ere zure izen-deiturak, helbide arunta (saria egokitu ezkero bidali ahal izateko) eta telefono zenbakia, kode guztiekin, zortedun izatekotan zurekin kontaktatu ahal izan dezagun. Esaiguzu baita ere sarietako zein den lehenesten duzuna.

INKESTA. Erantzun eta parte hartu zozketan:

1.-Albisteen saila: balioetsi, zer aldatuko zenuke
2.-Agenda: balioetsi, zer aldatuko zenuke
3.-Orokorrean: zer ga EuskalKUltura.com-en gehien gustatzen zaizuna
4.-Zer da gutxien gustatzen zaizuna
5.-Zer aldatuko zenuke EuskalKultura.com-en
6.-Zer erantsi edo gehituko zenioke
7.-Zer kenduko zenioke
8.-Buletina: zer maiztasuna nahiago duzu, egunero, astean bitan, astero
9.-Zozketak: zer iruditzen zaizkizu, zer aldatuko zenuke
10.-Facebook eta Twitter bidez ere jarraitzen diguzu?
11.-Balioespen orokorra, zertan asmatzen eta huts egiten dugu
12.-Bestelako iruzkin eta komentarioak

Biziki eskertzen dizugu zure partaidetza. Hobeto egin nahi dugu eta horretarako zeure laguntza behar dugu. Mila esker aldez aurretik.

ZOZKETA. Epea ostegun gauean amaituko da

Zozketan parte hartzeko, erantzunak datorren osteguneko 24:00ak baino lehen, uztailaren 31a azken eguna izanik (europar kontinenteko ordua), bidali behar dira info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gaian 'Inkesta' hitza ipinita.

Iritzia emanez jasotako erantzunen artean honako opariak zozketatuko dira:

1-liburua: 'Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), Buenos Aires Hiriak argitara emana
2-liburua: 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz), Joseba Etxarri egile, Estatu Batuetako euskal komunitateei buruz
3-liburua: 'Modern Basque History' (ingelesez), Cameron Watson egile
4-CDa: 'Aukera', Kherau taldearena ('Nevada' kantua dakar)
5-DVDa: 'Zerutik sua dator' (euskaraz eta gaztelaniaz), 1937ko zenbait euskal herriri eginiko bonbardaketez

Adierazi zein den egiten duzun aukera (ipini zenbakia).

-Partaidetza bakarra onartuko da pertsonako
-Inkesta bete ez dutenek ez dute zozketan parte hartuko

Zorte on eta mila esker.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia