euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en zozketa: Argazki kameraren zozketarako iristen ari zaizkigun irudiak ikusi nahi?

2013/01/28

Zozketako parte-hartzaileen zenbait argazki
Zozketako parte-hartzaileen zenbait argazki

PUBLIZITATEA

Pixkanaka argazki mordoa ari zaigu iristen argazki kameraren zozketarako. Ikusi nahi al dituzu? Madrilgo danborrada, euskal festak Argentinako hainbat tokitan, Diasporako euskaldunen Euskal Herrirako bidaiak, euskal dantza ikuskizunak, Korrika Mexikon... Argazki politak dira, bitxiak, alaiak eta, nola ez, euskaldunak %100. Lan bikaina egiten ari dira parte-hartzaileak... nahiz eta, oraindik, zureak falta zaizkigun. Anima zaitez!

Donostia-San Sebastián. Ez duzu zertan profesionala izan behar, euskal kulturarekiko zaletasuna eta maitasuna izatearekin nahikoa duzu, momentu bereziak argazkituz. Kamerarik ez duzula eta bat lortu nahi duzula? Aski duzu 10-30 lerroko testu bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, zure euskal etxeko jarduera edo ekitaldiren bat deskribatuz, edo zure euskal etxe edo komunitateko parte izateak zuretzat duen esangura adieraziz. Eta argazki kamera eskuratzeko zozketan sartuko zara baita ere!

Anima zaitez eta bidal iezazkiguzu zure argazki edo kontakizunak (oinarriak hemen).

Orain arte jasotako irudietako batzuk biltzen dituen galeria ikus dezakezu hemen: 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia