euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Ekitaldi erraldoi hau modu seguruan" egiteko erarik topatu ez dutela, Boiseko Jaialdi 2022 kantzelatu dute

2021/11/19

Ez da 2022an Jaialdirik egingo Boisen. Hurrengoa 2015ean egingo da hiriburu idahotarrean, Jaialdi 2015
Ez da 2022an Jaialdirik egingo Boisen. Hurrengoa 2015ean egingo da hiriburu idahotarrean, Jaialdi 2015

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Duela minutu batzuk sare sozialetan argitaratutako ohar batean, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek, 2022rako aurreikusitako edizioa bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi dute, osasun egoera egonkorra ez delako eta ezin delako aldez aurretik bermatu hainbeste jende biltzen dituen ekitaldi bateko segurtasuna. Gogora dezagun bost urtero egin ohi den ekimena dela Jaialdi.

Azkeneko Jaialdi 2015ean egin zen eta berez 2020an zegokion berriz egitea, baina pandemiagatik eta bi urtez segidan atzeratu beharrean topatu dira, lehenik 2021era, eta ondoren 2022ra. Orain berriz, txandapasa egin eta Jaialdi 2025erako deia egin da.

Antolatzaileek euskaraz eta ingelesez plazaratu dute bertanbeheratze oharra. Hona euskarazkoa:

Badakigu 2022ko Jaialdiaren zain egon zaretela, baita gure bolondres antolatzaile taldea ere. Zoritxarrez, hurrengo urtean ekitaldi erraldoi hau modu seguruan egiteko erarik ezin dugu aurkitu. Hori dela eta, Jaialdi 2022a bertan behera uztea erabaki dugu, baina zaudete lasai, jaialdia 2025ean berriro indartsu itzuliko dela espero dugu.

Jaialdiren gauza zoragarrietako bat gure publikoa da, 30.000 pertsonatik gorako jendetza, bai ume kozkor eta amumak, bai bertakoak edo eta itsasoz betaldeko bisitariak ere. Gure lehentasuna denok osasuntsu jarraitzea denez, egoera honetan hautu baten aurrean geunden: Jaialdiaren eremua eta partaideen kopurua mugatzea, edo 2025era atzeratzea. Bigarren hau aukeratu dugu.

Erabaki hau etsigarria dela badakigu, baina zergatia ulertuko duzuelakoan gaude.

Hona hemen jakin behar dituzun xehetasun gehiago:

  • Expo Idaho-n antolatutako ekintzen txartelen diru itzulpenak nola eginen diren zehazten ari gara eta informazio hori zuekin laster partekatzea espero dugu. Beste ekitaldien diru itzulpen guztiak aurrez aldetik prozesatu ziren.
  • Mesedez zuen hotelekin harremanetan jarri erreserba egunak aldatzeko.
  • Mesedez zuen hegazkin-konpainiarekin harremanetan jarri txartelak bertan behera uzteko.
  • Gure saltzaileen koordinatzailea saltzaileekin harremanetan jarriko da dirua itzultzeko.
  • Programa liburuan espazioa erreserbatu duten pertsona edo enpresa guztiekin harremanetan jarriko gara eta dirua itzuliko dugu.
  • Jaialdi 2022 bertan behera uzteak ez du hurrengo jaialdiaren ospatze egunean eraginik izango. Jaialdi hori 2025ko Uztailaren azken astean ospatuko dela aurreikusten dugu.

Pandemia garaian jaialdi erraldoi bat antolatzen saiatzen geundela, Jaialdiri eutsi diozuen guztioi, eskerrik asko. Zuen pazientzia eta laguntza zuek uste baino gehiago estimatzen ditugu. Eutsi goiari, zuen buruak zaindu eta Jaialdi 2025ean elkar ikusiko dugula espero dugu!

Mila esker antolatzaileei euren ahalegin eta dedikazioagatik, badakigu-eta honen atzean jende askoren lankidetza eta ilusioa dagoela, eta lan ordu asko zapuztu direla arduraz eta erantzukizunez hartutako erabaki zail baina koherente honekin. Harro egoteko moduan gaude Euskal Herrian eta diaspora osoan eurak geure bertako ordezkari izateaz. Zalantzarik gabe ikusiko dugu elkar 2025ean! Oharra euskaraz eta ingelesez Facebooken.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia