euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujilloko EEaren Zoom saioa igandean, Galarreta hizpide, Mikel & Esti Markez eta Goretti Dañobeitia gonbidatu

2021/11/19

Trujilloko Euskal Etxearen igande honetako saioko hizpide eta gonbidatuak: Galarreta abizena, Esti eta Mikel Markez, eta Goretti Dañobeitia
Trujilloko Euskal Etxearen igande honetako saioko hizpide eta gonbidatuak: Galarreta abizena, Esti eta Mikel Markez, eta Goretti Dañobeitia

PUBLIZITATEA

Trujillo, Peru. Bilera berri baterako deia egin du Wilfredo Lizarzaburu euskal-perutarra animatzaile eta lehendakari duen Trujilloko Euskal Etxeak datorren iganderako, oraingo honetan "Galarreta, arte & diaspora" izenburupean, euskal kulturari buruzko ezagutza zabaldu, Perun presentzia duen familia eta abizen bat aurkeztu --kasu honetan Galarreta-- eta datorren igandean gonbidatu berezi batzuekin, Zoom bidez denez Euskal Herritik Mikel eta Esti Markez kantariak eta Goretti Dañobeitia kazetari eta egun Caracaseko EEko euskara online irakasle dena sartuko baitira.

Interesgarria izango da zalantzarik gabe. Bildu nahi duenak, hauek ditu datuak:

-Data: 2021eko azaroaren 21a, igandea
-Ordua: 10.00etan (Perun), 12.00etan (Argentina), 16.00etan (Euskal Herria)
-Zoom esteka: https://us02web.zoom.us/j/84693756533...
-Bilerako IDa: 846 9375 6533
-Sarrera kodea: 139374
-https://bit.ly/3EZpoxI



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia