euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ehundik gora bazkide eta lagunek ospatu zuten Resistencian Chacoko Euskal Etxearen 16. urteurrena

2012/09/12

Kotoiaren Lurra euskal etxeko dantzariak 16. urteurreneko ospakizunaren emanaldiaren egunean, Andrea Tamer euren zuznedariak lagunduta.
Kotoiaren Lurra euskal etxeko dantzariak 16. urteurreneko ospakizunaren emanaldiaren egunean, Andrea Tamer euren zuznedariak lagunduta.

PUBLIZITATEA

Sortu zeneko 16. urteurrena ospatu zuen joan den ostiralean Resistencia hirian Kotoiaren Lurra Chacoko probintzia argentinarreko euskal etxeak. Ospakizuna hiriburuko Don Bosco eskolan egin zen eta ehundik gora gonbidatu bildu ziren, tartean bertan presentzia daukaten beste zenbait gizataldetako elkarteen ordezkariak. Ekitaldian Kotoiaren Lurra-ko dantzari gaztetxoen taldeak euren dantzetako batzuk oparitu zizkieten bildutakoei, Andrea Tamer zuzendari, txalo zaparrada eta esku-zarta handien artean.

Resistencia, Argentina. Kotoiaren Lurra Euskal Etxetik adierazi zaigunez, Chacoko euskal elkartearen urteurren berri hau bertaratutako bazkide eta lagunen arteko giro ezin ederregoan egin zen, afariari dagokionez paella handi baten inguruan, Resistenciako Don Bosco eskolaren lokaletan.

Parte hartu zutenen artean, bazkide eta laguntzaile eta euskal etxearen inguruko lagunekin batera, Chacoko hiriburuko beste zenbait "gizatalde-elkarteetako ordezkariak aipa daitezke, tartean ukrainarrak, italiarrak, frantsesak, espainiarrak, austriarrak, bulgariarrak eta israeldarrak", gure erredakziora bidalitako oharrak dioenez.

Anfitrioi eta Kotoiaren Lurra-ko lehendakri gisa, Fabio Echarri momentu eta urteurren berri honetan partaide nahi izan zuten guztien aurrean mintzatu zen eta azken urte honetako emaitzen errepasoa egin zuen, esku artean eta garatze bidean dauden proiektuak ere aurreratuz.

Egunari behar bezalako amaiera dotore, koloretsu eta ilusioz betea emateko, euskal etxeko dantzari gaztetxoek emanaldia eskaini zuten. Andrea Tamer zuzendari duen taldeak eta bere dantzariek publikoaren estimoa bereganatu zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia