euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza, danborrada eta erromeria Cañuelaseko Euskal Etxeak antolatzen duen Dantzari Egunaren 2. edizioan

2008/03/10

Cañuelaseko Euskal Etxeko dantzari gazteen taldea
Cañuelaseko Euskal Etxeko dantzari gazteen taldea

PUBLIZITATEA

Cañuelaseko Euskal Etxeak Dantzari Egunaren bigarren edizioa izango denaren programa aurkeztu berri du. Jaialdia apirilaren 12 eta 13an izango da eta Argentinako euskal etxeetako dantza taldeen topaketa irekia bilakatzeko asmoz sortua da. Jaialdiaren helburua euskal etxeetako dantzariei bilgune eta topalekua eskaintzea da, adiskidetasuna eta taldeen arteko harremanetan sakontzeko. Parte hartu nahi duten taldeek datorren larunbata bitartean, martxoak 15, dute epea izena emateko.
Bertako Denak Bat Euskal Etxeak II. Dantzari Eguneko egitaraua zein izango den eman du jakitera. Jaialdia apirilaren 12 eta 13an izango da eta ahalik eta euskal etxe gehienen parte hartzea sustatu nahian Denak Bat elkarteak egonaldiko gastuak guztiz estaltzen dituen voucher bat ekaintzen du, 100$ko prezioan. Ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, zenbat dantzari joango diren zehaztuz, martxoaren 15a baino lehenago.

Egitarauari larunbat goizez emango zaio hasiera, euskal etxeen ordezkaritzei harrera eginez. Jarraian, goizeko hamar t'erdietan 12 euskal jokoek osaturiko zirkuito bat egingo dute. Eguerdian talde guztiak lagunarteko bazkarian bilduko dira eta bazkalostean dantza erakustaldia prestatzen hasiko dira. Bost t'erdietan euskal etxera joango dira eta handik aterako da herriko plazara eramango dituen kalejira, danborradarekin girotua. Arratsaldeko zazpietan hasiko da dantza erakustaldia eta ondoren, egunari bukaera bikaina emateko, parte hartzaile guztiek erromeriaz gozatzeko aukera izango dute.

Igandean, apirilaren 13an, ordezkaritzek gosaria elkarrekin egingo dute, goizeko hamarretan. Ondoren eta eguerdia bitartean lagunekin hitz egiteko eta goiza gustura pasatzeko aukera izango dute. Eguerdian talde parte hartzaileak bazkari herrikoia egiteko bilduko dira eta horrela emango diote bukaera bigarren Dantzari Egunari.


Lotura interesgarriak

Denak Bat Euskal Etxea, Cañuelas
www.geocities.com/canuelasdenakbat

Cañuelasen bigarren Dantzari Eguna egingo dute
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko otsailaren 25ean

Dantza Zuzendarien eta Gazteria errferenteen bilera Rosarion
2007ko ekainaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana

Cañuelaseko lehenengo Dantzari Eguna, iaz
2007ko apirilaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia