euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak Ander Blasco trikitilari bizkaitarrarekin dantza egin du

2010/09/13

Ander Blascok kontzertu bat eskaini zuen Cordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxean (argazkia EE)
Ander Blascok kontzertu bat eskaini zuen Cordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxean (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Neguko oporrak bukatuta eta indarrak berrituta, abuztuan hainbat ekintza antolatu dituzte Cordobako 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko kideek. Proposamen kulturalen artean, Ander Blasco gazte bizkaitarrari ireki dizkio ateak erakundeak, bertako kide eta lagunak euskal musikaz goza dezaten. Blasco, Sopelatik Argentinara bere artea erakustera propio etorritakoa, Saltako Emilio Gonzalez Turu musikariarekin batera aurkeztu zen euskal etxe cordobatarrean. Kontzertuan, etxeko 'Cordobatarrak' Dantza Taldeko dantzariak izan ziren, oraingoan trikitixaren erritmoaz dantzatzen.

Cordoba, Argentina. “Gure betiko helburua betetzeko asmoarekin, hau da, Euskal Herria Argentinara hurbiltze aldera, Gure Txokoa Euskal Etxeak kultur ekitaldietan parte hartzeko gonbitea luzatzen die bere kide eta lagunei”, adierazten du erakundeko batzordeak. Kari horretara, Ander Blasco trikitilariaren errezitala antolatu zuen euskal etxeak joan den abuztuan, Cordobako musikazaleek euskal soinuak ezagutu ahal izateko.

Ander Blasco Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxean 2010 01

['Gure Txokoa'-ko dantzari eta lagunek dantzatu zuten Blascoren musikarekin (argazkia EE)]

Kontzertura bertaratu ziren gonbidatuen artean, aipatzekoa da Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko Liliana de Arizmendiren presentzia. Arizmendik “hain urrun dauden euskal etxeen artean elkar laguntza oso ona dela” azpimarratu zuen.

Cordobatarrak dantza taldea 2010 01

['Cordobatarrak' Dantza taldeko dantzariak (argazkia EE)]

Euskal etxeko 'Cordobatarrak' Dantza Taldeko kideak ere izan ziren kontzertuan eta zuzeneko musika aprobetxatuz, dantza batzuk egin zituzten. 'Cordobatarrak' Taldeak bere entseguekin jarraitzen du etxeko egoitzan eta laguntzen du erakundeko batzordea honek antolatzen dituen ekintza guztietan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia