euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Concordiako Gazte Lurrako dantzariek euskal dantza eta istorio ikuskizuna eman zuten Concepcion del Uruguay-n

2013/05/02

Concordiako Gazte Lurra-ko dantzariaren emanaldia, Concepcion del Uruguay-ko 'Carlos Maria Scelzi' Udal Auditoriumean, bertako Ibai Txori Euskal Etxeak antilatuta (argazkia MST-EuskalKultura.com)
Concordiako Gazte Lurra-ko dantzariaren emanaldia, Concepcion del Uruguay-ko 'Carlos Maria Scelzi' Udal Auditoriumean, bertako Ibai Txori Euskal Etxeak antilatuta (argazkia MST-EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Concordiako Gazte Lurra taldeko dantzariek, Argentinako Entre Ríos probintzian, Euskal Herriko dantza, istorio eta kontaketak biltzen dituen emankizuna eskaini zuten iragan ostiralean, apirilaren 26an, Entre Ríos probintzian bertan baina Uruguay ibaian behera dagoen Concepcion del Uruguay-n, bertako Ibai Txori Euskal Etxeak gonbidatuta. Ia ordu t'erdi iraun zuen saioa Mariano Silva Torrea Concordiako euskaltzale ezagunak aurkeztu zuen eta 'Carlos Maria Scelzi' Udal Auditoriuma izan zuen gertaleku.

Concepcion del Uruguay, Argentina. Concepcion del Uruguay-ko 'Carlos Maria Scelzi' Udal Auditoriumak bildu zuen joan den ostiralean, apirilak 26, bertako Ibai Txori Euskal Etxeak gonbidatutik Concordiako Gazte Lurra dantzari taldeko gazteek eskaini zuten ikuskizuna. Uruguay ibaiaren alde berean, Entre Ríos probintzia argentinarrean, eta errepidez 150 kilometro tarteko dauden bi hiri hauetako euskal komunitateak lankide izan ziren, ia ordu t'erdi iraun zuen emanaldia aurkeztuz, Euskal Herriko dantza, pasadizo eta istorioak erakusgarri.

Publikoak erantzun egin zuen eta Concepcion del Uruguay-rako bidea egin zuten Gazte Lurrako 20 dantzariek ibilbide bat proposatu zioten Euskal Herrian zehar batutako jendeari, euskal ohiturak, lekuak, moldeak, tradizio eta pasadizo hautatuak dantzen arteko uztargarri, Mariano Silva Torrea irakasle, dinamitzaile eta euskaltzale concordiatarraren eskutik.

Bertan eskaini zen dantza partearen laburbilduma bideoratu eta sareratu du Marianio Silva Torreak berak, bera ere parte den Gazte Lurra taldearen lanaren adierazle:

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia