euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordioa sinatu du Argentinan Entre Rios-eko Unibertsitate Nazionalarekin

2012/09/14

Mondragon Unibertsitatearen logoa
Mondragon Unibertsitatearen logoa

PUBLIZITATEA

Gonbidatu berezia izan zen Ibai Txori Euskal Etxea, Concepcion del Uruguay-koa, Mondragon Unibertsitateak (MU) eta Entre Rios-ko Unibertsitate Nazionalak (UNER) sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Ekitaldia iragan irailaren 8an egin zen Concepcion del Uruguay-n eta Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa Luxio Ugarte, euskal ikastetxe horretako Nazioarteko Koordinatzailea, izan zen bertan. Bi unibertsitateek ikerketa proiektuak eta ikasle eta irakasleen trukeak sustatuko dituzte elkarrekin.

Concepcion del Uruguay, Argentina. Lucia Arcelus presidentea eta zuzendaritzako kide Carlos Izaguirre izan ziren Ibai Txori Euskal Etxearen ordezkariak Mondragon Unibertsitateak eta UNER-ek sinatu zuten lankidetza akordioaren aurkezpenean. Unibertsitate argentinarrak Uruguai eta Argentina bereizten dituen Uruguai ibaiaren ertzean kokatzen den Concepcion del Uruguay hiri honetan duen egoitzan egin zen ekitaldia.

Mondragon Unibertsitatearen ordezkari Luxio Ugarte, Nazioarteko Koordinatzailea, izan zen. Ugartek Entre Rios probintzia osoan euskaldunen ondorengo asko bizi direla azpimarratu eta "Euskal Herrian baino euskaldun gehiago dago hemen" esan zuen, eta probintziaren historia kooperatibista goraipatu zuen. Entre Rios, Argentinako kooperatibismoaren sorgunea da eta, Ugarteren esanetan, historia hori dela eta, Mondragon Unibertsitateak irakatsi baino esan daiteke asko ikasiko duela lankidetza honi esker. Mondragon Unibertsitateak eta UNER-ek ikerkuntzan lankidetza sustatuko dute eta ikasle eta irakasle trukeak egingo dituzte (bestalde, probintziako Sunchales herria eta Arrasate hiri senidetuak dira, izan ere biek kooperatibismoarekin daukaten harremana tarteko).

UNERen ordezkari gisa, Jorge Gerard errektorea izan zen ekitaldiko buru. UNERek bideo hau atera du lankidetza-hitzarmenaren berri emanez:



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia