euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Viedmako Beti Aurrera Aberri Etxeak, Isabel del Carmen Labiano lehendakari

2012/09/13

Viedma eta Carmen de Patagonesko Beti Aurrera Aberri Etxea-k lehendari ber hautatu zuen Isabel del Carmen Labiano, irudian (argazkia EuskalKultura.com)
Viedma eta Carmen de Patagonesko Beti Aurrera Aberri Etxea-k lehendari ber hautatu zuen Isabel del Carmen Labiano, irudian (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Patagoniako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako euskaldunen biltzaile den Centro Vasco Beti Aurrera Aberri Etxea delako euskal etxeak, elkarteko araudiak esandakoari jarraiki, bere Ohiko Batzar Nagusia egin du, beste zenbait punturen artean Zuzendaritza Batzordea berrituz; ondorioz, epe berrirako, Isabel del Carmen Labiano lehendakari, batzordekide arituko dira Sonia Beatriz Gastaminza, idazkari; Mario Fabián Azcárate, diruzain; eta Mariana Ansola, Delia Beatriz Etchegaray eta Susana Salvarredi, batzordekide soil, beste izen eta kargu zenbaiten artean.

Viedma, Argentina. Viedma eta Carmen de Patagones herri eta inguruetako euskaldunak biltzen dituen euskal etxeak elkartearen Ohiko Batzar Nagusia egin eta Balantze Orokorra, Gehigarriak eta Urteko Txostena onartu zituen eta euskal etxeko Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, bere konfidantza berretsiz orain artekoari eta euren lekuetan ber hautatuz lehendakaria eta idazkari eta diruzain kargu nagusiak. Epe berrirako honakoek osatzen dute gobernu-organo hau:

-Lehendakari: Isabel del Carmen Labiano
-Idazkari: Sonia Beatriz Gastamiza
-Diruzain: Mario Fabián Azcárate
-Batzordekide titular 1.a: Mariana Ansola
-Batzordekide titular 2.a: Delia Beatriz Etchegaray
-Batzordekide titular 3.a: Susana Salvarredi
-Batzordekide ordezko 1.a: Raúl Alberto Goicoechea
-Batzordekide ordezko 2.a: María José Elizagaray

BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA

-Kide titular: Carlos A. Esnal
-Kide titular: Marta Azcárate
-Kide ordezko: Carmen Goltz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia