euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sonia Gastaminza agintaldi berri baterako hautatua Viedma y Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'n

2007/05/22

Sonia Beatriz Gastaminza, lehendakari eta halaber lehenengo langile Viedmako 'Aberri Etxea'n
Sonia Beatriz Gastaminza, lehendakari eta halaber lehenengo langile Viedmako 'Aberri Etxea'n

PUBLIZITATEA

Ohiko Urteroko Biltzarra egin ostean, karguak berritzeari ekin dio Argentina hegoaldean elkarren ondoan --ibai Beltza tarteko-- dauden Viedma (Río Negro probintzia, Patagonia) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) herrietako euskal jatorriko komunitatea biltzen duen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' delako euskal etxeak. Erabaki ere, orain arte lehendakari izandako Sonia Beatriz Gastaminzari konfidantza berretsi eta beste bi urterako berraukeratzea erabaki du. Langintza horretan lagun izango ditu, besteak beste, Isabel del Carmen Labiano, lehendakariorde gisa, eta Ana Teresa Moyano, idazkaritzan, hauek ere karguetan berretsiak.
Elkarteko barne araudiak dioenari erreparatuz, Viedma eta Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'k urteroko Biltzar Nagusia egin eta Zuzendaritza Batzordea eta Kontu Ikuskaritza berritu ditu. Ondorioz, bi urteko agintaldi berri baterako honako partaideek osaturik geldituko dira aipatu instantziok:

ZUZENDARITZA BATZORDEA

-Lehendakaria: Sonia Beatriz Gastaminza
-Lehendakariorde 1.a: Isabel del Carmen Labiano
-Lehendakariorde 2.a: Sara Eladia Ibargoyen
-Idazkaria: Ana Teresa Moyano
-Idazkariordea: Mariana Ansola
-Diruzaina: Carlos Esnal
-Diruzainordea: Silvia Angélica Reca
-Batzordekide titularra 1: Jorge Raúl Pérez Cabral
-Batzordekide titularra 2: Adrián Zaragoza
-Batzordekide titularra 3: Maite Alder Urutubey
-Batzordekide titularra 4: Susana Cano Garramuño

-Batzordekide ordezkoa 1: Hilda Beatriz Arro
-Batzordekide ordezkoa 2: María Ester Arruza
-Batzordekide ordezkoa 3: Carlos Mario Iturburu
-Batzordekide ordezkoa 4: Beatriz Etchegaray

BATZORDE KONTU IKUSKARIA

-Kide tirularra: Andrea Izco
-Kide titularra: Javier Zotta Goldaracena
-Kide ordezkoa: Diana Ceres Pérez Ibargoyen


Lotura interesgarriak

Esteban Laxague Viedmako apezpiku euskalargentinarra
2007ko otsailaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Viedma eta Patagoneseko Euskal Etxearen X. urteurrena
2006ko abenduaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Viedmako Susana Canoren gutuna Euskal Herriko prentsan
2006ko ekainaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal Etxeko azkeneko kargu berritzea
2005eko ekainaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia