euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Jazoera buletinean hauteskundeei buruzko iruzkinak, Mus Txapelketa eta datozen ekitaldiak

2012/10/22

Caracaseko pilotariak, Jazoerak argitaratu duen argazki historikoan
Caracaseko pilotariak, Jazoerak argitaratu duen argazki historikoan

PUBLIZITATEA

Kalean da jada Jazoera buletinaren urriko alea. Oraingoan, Caracaseko Eusko Etxeak argitaratzen duen albistari honek, elkartearen jardueren berri emateaz gain, hauteskunde garaian Diasporako euskaldunen artean sarri entzuten den kexa jasotzen du: atzerritik botoa emateko dituzten traba eta zailtasunak. Iruzkin honez gain, Jazoerak Eusko Etxeko mendi taldeak egin zuen txangoaren berri dakar, Alaskako Munduko Mus Txapelketan hartu ziren erabakiak jasotzen ditu eta datozen ekitaldi eta hitzorduak iragartzen.

Caracas, Venezuela. Jazoera buletin digitalaren azken alea, hemeretzigarrena, 2012ko urriari dagokiona, hauteskunde sasoian argitaratu da eta, hori dela eta, albistariaren editorialak Diasporako euskaldunen artean erruz entzuten den arrangura jasotzen du: atzerritik botoa emateko bete-beharreko pausoak eta gestioak zeinen korapilatsuak diren.

Horrez gain, buletinak elkarteko mendizaleek iragan irailaren 29an Paurario mendira egin zuten txangoaren berri dakar. Inguru ikusgarrian dago Paurario eta kronika argazki sorta eder batekin hornitua dator. Bestalde, Jazoerak irailaren hondarrean Alaskan jokatu zen Munduko Euskal Etxeen Mus Txapelketaren biharamuna ere jasotzen du: Kanadak antolatu zuen edizio honen ostean 2013koa Txilen egingo da; 2014koa, Mexikon; 2015ekoa Uruguaien; 2016koa Donostian eta 2017koa AEBetan.

Azkenik, buletinak Caracaseko Eusko Etxea elkartearen historiari buruzko sailarekin jarraitzen du, atal berri batekin, eta Venezuelako euskaldunei buruzko atalean Manuel Mujica Millan arkitekto gasteiztarraren bizitza eta lanari buruzko artikulua dakar. Arabarra 1927an heldu zen Venezuelara eta herrialde honetan hainbat eraikuntza egin zituen.

-Aldizkaria zeure emailean jasotzeko idatzi hona: jazoera@hotmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia