euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko eta Santiagoko euskal etxeen eta Arturo Campion Ikastetxearen azkeneko buletinak

2013/01/29

Txileko Santiagoko Euskal Etxeak abenduan egin zuen musika topaguneak lagun asko bildu zituen elkartera (argazkia Berriketari)
Txileko Santiagoko Euskal Etxeak abenduan egin zuen musika topaguneak lagun asko bildu zituen elkartera (argazkia Berriketari)

PUBLIZITATEA

Caracaseko euskal etxe venezuelarretik heldu zaigu "Jazoera" berripaperaren azken alea, urtarrilekoa, elkartean azken asteetan egin diren ekitaldien informazioarekin. Horrez gaiz, Txileko Santiagoko euskal etxeak ere helarazi digu bere azkena, "Berriketari" albistariaren 47 zenbakia. Abendukoa alea da, baina urte osoko jardueren errepasoa egiten du, 2013an Txilen egingo den Munduko Mus Txapeketa ere aipatuz. Azkenik, Lapridan egoitza duen Arturo Campion Ikastetxeak ere bere buletina igorri digu.

Donostia-San Sebastián. Caracaseko Eusko Etxea elkarteak Jazoera berri buletinaren azken alea argitaratu du, Pedro Javier Arriaga zuzendari. Bertan euskal etxearen abenduko eta urtarrileko ekimenak jasotzen dira, besteak beste, gazteen Caimanerak izeneko bilkura eta pilota partidak, eta San Sebastian eguneko jaia ere, aurten urtarrilaren 26ean, aipatzen da.

Buletina PDF formatoan irakurtzeko, jo hona: Jazoera 22 (Enero 2013)

Txiletik, Santiagoko euskal etxeak Berriketari buletina bidali digu. Kasu honetan abenduko alea da eta bertan 2012an zehar elkarteak egin dituen ekitaldi nagusien berri ematen da. Abenduko jardueren artean, aipatu euskal etxeak zuzendaritza berritu duela (Jose Maria Narvartek darrai presidente). 2013rako lanean ari dira jada Euskal Etxeen Munduko Mus Txapelketa prestatzen: urriaren 26tik azaroaren 2ra izango da, Txile hegoaldeko Puerto Varas hirian.

Buletina irakurtzeko, jo hona: Berriketari (Diciembre 2012).

Eta beste buletin bat, Argentinako Lapridan, bertako euskal etxearen babesean lanean diharduen Arturo Campion elkarteak bidali diguna, bere albistariaren 6. zenbakia. Hau ere pdf formatoan irakurtzeko, egizu klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia