euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Karguak berritu ditu Buenos Airesko Iparraldeko EEak eta ohorezko bazkide izendatu du Michel Iriart

2009/05/18

Michel Iriart, EEko Ohorezko Bazkide gisa aitortzen duen diploma eskuetan.
Michel Iriart, EEko Ohorezko Bazkide gisa aitortzen duen diploma eskuetan.

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak omenaldia egin zion joan den Ohiko Biltzar Orokorraren azken partean Michel Iriart-i, elkarteko Ohorezko Bazkide izendatuz. Bizimodu osoan hiriburu argentinarreko euskal etxe horretako partaide eta zuzendaritzako kide, bere seme Miguelek eman zion Michel Iriarti Ohorezko Bazkide diploma. Biltzar berean buruzagitza berritu zen, Ernesto Cornejo Saravia berrautatu zutelarik lehendakari, eta Zuzendaritza Batzordeko kide, besteak beste, Enrique Fagoaga, lehendakariorde legez; Norma Ríos idazkari; eta Guillermo Lopez diruzain.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Nagusia apirilaren 30ean gauzatu zen hiriburu argentinarrean, elkarteak bertako Moreno kalean daukan egoitzan. Hauteskunden ondoren, honela geratu da bere Zuzendaritza Batzordea:

-Lehendakaria: Ernesto Cornejo Saravia
-Lehendakariordea: Enrique Fagoaga
-Idazkaria: Norma Beatriz Ríos de Ibarrola
-Idazkariordea: Héctor Chanourdie
-Diruzaina: Guillermo López
-Diruzainordea: Federico Baldou

-Batzordekide titularrak: Michel Iriart, Juan Etchegoin, José M. Marcaida, Juan M. Marcaida, Roberto Plorutti, Rodolfo Carelli
-Batzordekide ordezkoak: Juan Carlos Ibarrola, Mikel Ezkerro, Miguel M. Iriart, Horacio Resta, Guillermo Revora, Oscar Pandelo

-Epaimahaia: Mario Mignaburu, Miguel A. Soroet, Claudio A. Aguerre, Alcira P. de Berasategui, Daniel Bermúdez Lemos

Biltzarra amaitutakoan lehendakari berrautatu berriak, Ernesto Cornejo Saraviak, hitza hartu eta bere esker ona adierazi zion Michel Iriart, Euskal Etxeari eskainitako etengabeko zerbitzu urteengatik. Diploma bere seme Miguelen eskuek eman zioten. Ondoren Michelek eskerrak eman zizkien bertara bildutakoei urte hauetan guztietan eskainitako laguntza eta lankidetzagatik, bereziki Biltzarrari, emandako  sariagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia