euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bozketak egin eta webgunea berritu ditu, eta igandean bere NABO Mus Txapelketa egingo du Homedale-ko Txoko Onak

2023/02/13

Amaya Aguirre da Txoko Onako webmasterra. Irudian, dantzariak San Juan festan Homedalen eta 'Txoko Ona berriak' buletinaren azala
Amaya Aguirre da Txoko Onako webmasterra. Irudian, dantzariak San Juan festan Homedalen eta 'Txoko Ona berriak' buletinaren azala

PUBLIZITATEA

Homedale, Idaho, AEB. Zuzendaritza berritzeko barne hauteskundeak egin, Euskal Etxearen webgunea berritu ditu eta datorren igandean urteroko bere NABO Mus Txapelketa gauzatuko du Homedale-ko Txoko Ona euskal etxe idahotarrak. Hori guztia, 'Txoko Ona berriak' bere hileroko buletina 70. zenbakira heldu den otsail honetan. Lan ederra daramate euskal kulturaren eta euskaldunen alde Boise estatuko hiriburutik 60 kilometro pasexe mendebaldera egonik euskal presentzia ugari eta aktiboaren jabe den herri honetako euskal lagunek.

Urtarrileko azken igandean, 29an, egin zuten Urteroko Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordeko kide hautatu ziren Marc Asumendi, Ryan Johnson, Lisa Larrocea Cowger eta John Lejardi, baita Matt Landa ere 'alternate' gisa. Ondoren, John Lejardi hautatu ziren lehendakari eta Lori Aguirre lehendakariorde. Euskal Etxeak gogora dakar aste honetan bertan, datorren igandean, egingo duela elkartearen NABO Mus Txapelketa, goizeko 9etatik aurrera [Parte hartzeko bazkide behar da izan/egin (35 dolar), NABO tasa 15 dolarrekoa da, eta barne diren gosari eta bazkaria 20 dolar dira].

'Txoko Ona berriak' bere 70. zenbakira iritsi da

Honen guztiaren eta gehiagoren biltzaile da Euskal Etxearen 'Txoko Ona berriak' buletina, otsail honetako alearekin bere 70.era iristen dena (Zorionak!). Zenbakiak aipatzen dituen hitzorduen artean, emakumeentzako briska eta musa otsailaren 26an, pintxo eta edariekin; Boiseko Euskal Museoan Xabier Irujok "Gernika: Generation of a Lie" izenburupean 16an emango duen hitzaldia; NABOren Udaleku, eta bertan parte hartzeko klubak ematen dituen dirulaguntzak; 'Ateak Ireki', AEBko euskal gazteak datorren ekain-uztailean Euskal Herrira bidaiatu eta euskara eta euskal kulturan bertatik bertara murgiltzeko egitasmoa...

-'Txoko Ona Berriak'en azken aleak hemen irakur ditzakezu

Txoko Ona Euskal Etxea
333 S. Main St.
Homedale, Idaho 83628, AEB
Emaila: homedaletxoko@gmail.com
Webgunea: https://txokoona.org
Facebook: https://www.facebook.com/TxokoOnaHomedale
Instagram: https://www.instagram.com/txokoona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia