euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idahon, bere instalazioen tamaina bikoiztu du Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxeak, beti geroari begira: lan ederra!

2020/10/01

Aurrean dagoen zati oso hori, estalia baina hormarik gabea, hori da eraikinari emandatu zaion zatia
Aurrean dagoen zati oso hori, estalia baina hormarik gabea, hori da eraikinari emandatu zaion zatia

PUBLIZITATEA

Homedale, AEB. Estatu Batuetan, Homedaleko (Idaho) Txoko Ona Euskal Etxeak handitze lanak egin ditu bere egoitzan, orain arte zeukan patioaren tamaina bikoiztuz. Aire librean den --estalita baina alboko hormarik gabe-- espazio berriak, aukera berriak ekarriko dizkio euskal elkarteari COVID-19ren karietara hartu beharreko neurriak direla-eta bilerak ziurrago egin ahal izango baititu, mahai eta jendeen arteko tarteak ere hobeto errespetatuz.

Zati berria emendatzeak, sarbide propio batekin, erraztu egingo du oro har, lekuak daukan erakargarritasuna herriko eta eskualdeko gainerako elkarte eta erakundeek errenta dezaten euren saio eta bileretarako erabiltzeko, inguruan honelako azpiegituren eskasia baitago. Inbertsioarekin, etxearen balioa eta eskain ditzakeen zerbitzu maila igotzeaz gain, erakargarriago bilakatzen du bertan bere ezkontza, batzarra edo ekitaldi sozial edo aisialdikoa egin nahi duten pertsona zein erakundeei begira.


Gehitu den patio edo areto ireki berria, hondoan biltegi bat ere erantsita


Sukaldearen eremua lehioarekin, emendatu den zati berriaren ondoan


Zati berrira zuzenean sartu ahal izateko eraiki den ate berria, zuzenean aparkalekutik

Orotara 629 oin karratu izatetik 1520 oin karratu izatera pasatu den patio eremuak lotura ederra egiten du eraikineko sukaldeak erabiltzeko, ekitaldi jendetsuetan, eta jabegoaren parte den berdegune zabal bat dauka inguru osoan, guztia ederki kostata eta izerditua urtetan zehar EEko bazkideek egindako lan engaiatu, eskuzabal eta etengabearen emaitza.

Zorionak, Txoko Onako lagunok!

-Txoko Ona Euskal Etxea Facebooken



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia