euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetan bizi bazara, zergatik ez NABOrekin kontaktatu eta ikasi edo hobetu zeure euskara?

2019/01/10

San Frantziskotik etorria, Aitor Iñarrak urtea EuskalKultura.com-ekin bilduz hasi zuen, Donostiako Heredad de Unanue hoteleko gure egoitzan
San Frantziskotik etorria, Aitor Iñarrak urtea EuskalKultura.com-ekin bilduz hasi zuen, Donostiako Heredad de Unanue hoteleko gure egoitzan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. ...edo dagoeneko euskara menperatzen baduzu, zeure burua eskaini euskara irakasteko, irakasle beharra baitago zenbait estatutan. Estatu Batuetako euskal etxeen konfederazioa (North American Basque Organizations edo NABO) zinez engaiatuta dago euskararen irakaskuntza eta hedapenarekin. Konpromiso honen isla nabarmenetako bat Euskara Eskolak dira: gaur egun hamazazpi pertsona ari dira AEBetan irakasle, hamabi euskal etxetan. Zergatik ez zeu ere animatu?

Aitor Iñarra donostiarra da, San Frantziskotik, ahalegin handi honen koordinatzaile. Hiru bide eskaintzen ditu NABOk euskara ikasteko Estatu Batuetan:

  • Eskola tradizionalak euskal etxeetan. Ikasleak klasera joaten dira astero eta beraien irakasleekin elkartzen dira. Hiri hauetan daude honelako eskolak: Boston, New York, Washington DC, Denver (CO), Salt Lake City (UT), Boise eta Homedale (ID), Reno (NV), Rocklin (CA), Los Banos (CA) eta San Frantzisko (CA). Hauez gain Kanadan Montrealgo euskal etxeak ere eskola dauka
  • Euskara online ikastea. Eusko Jaurlaritzak eskainitako metodoa da (AISA), ingelesetik abiatuta, eta NABOk tutore bat jartzen die laguntza gehigarria nahi duten ikasleei
  • Bideokonferentzia bidezko klaseak. Distantziak handiak direlako eta toki guztietan euskal etxerik ez dagoelako, bideokonferentzia bidez ere eskaintzen dira klaseak. Eskola mota honetan ikaslea etxetik edo nahi duten tokitik bere irakasle eta taldearekin konektatzen da. Momentu hortatik aurrera klase arrunta da. Aukera honek erosotasun handia eskaintzen dio ikasleari. Orain hilabete batzuk hasi zen programa, eta arrakasta handia ari da lortzen

Honi guztiari buruz ko argibide gehiago hemen topa daiteke: http://nabasque.eus/nabo_euskara.html.

Eskaintza hau guztia Eusko Jaurlaritzaren lankidetza eta laguntzari esker da posible, urte askotan HABEren eskutik eta iaztik Etxepare Euskal Institutuaren aterkipean.

Etorkizunari begira NABOk euskara eskolak indartu eta ugaltzeko xedea dauka. Izan ere, azken urteetan eskolen kopuruak goraka egin du. Zu zeu ere ahalegin honen parte izan nahi baduzu, ez zazu zalantzarik izan eta jarri zaitez kontaktuan Aitor Iñarrarekin, NABOren aipatu webgunean, edo zuzenean berari honako helbidera idatziz: naboeuskara@gmail.com. Eskerrik asko aldez aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia