euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parte hartu nahi duzu Owyhee Konderriko Azoka eta Rodeoko Kabalkadan? Txoko Ona Euskal Etxeak aukera ematen dizu

2018/07/23

Owyhee County Fair & Rodeo-ko Kabalkada Homedalen (Idaho), euskaldunak partaide
Owyhee County Fair & Rodeo-ko Kabalkada Homedalen (Idaho), euskaldunak partaide

PUBLIZITATEA

Homedale, AEB. "Urtero Txoko Onaren karrokanpoek parte hartzen dute Owyhee Konderriko Azoka eta Rodeoko Kabalkadan (Owyhee County Fair and Rodeo-ko desfilean), Idahon, baina aurten Txoko Ona Euskal Etxeak gonbidatu nahi zaitu, zu eta zure familia ere partaide izan zaitezen. Ardikanpoaren inguruan oinez joan zaitezke, esaterako ikurrina eskuetan eramanez, euskal musika joz edo, jakina, ikusleei goxokiak jaurtiz", hauxe da Homedaleko Euskal Etxeak proposatzen duena Abuztuaren 11erako.

Zergatik ez animatu ea bertako euskaldunekin bat egin?

Idahoko Homedalera etorri eta bertan plan hau egin nahi dutenek, email honetara idatz dezakete (lejardi@frontiernet.net) eta bertan adierazi zenbat jende diren eta nola parte hartu nahi duten, modu normalean oinez karrikanpoaren ondoan, edo musikarik ekar dezaketen, dantzari jantziz etor daitezkeen edo bestelako euskal ezaugarriz. Txoko Onaren elastiko bat oparituko zaio partaide bakoitzari eta baita voucher bat ere, txorizo batengatik trukagarria Azokako euskal stand-ean.

Dantzariak euren dantzari jantzietan etortzen badira, ongi baino hobeto.

Kabalkadan ordu erditik ordubeterako iraupena izan ohi du. Animatu!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia