euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Grafittiak Medellinen, XVII. mendean hiria fundatu zuen Miguel Aguinaga eibartarra aipatzen duen plakaren gainean

2018/07/23

Medellingo San Jose elizan egindako graffitietako batzuk (argazkia Leonardo de Constantino, Medellin EsCultural).
Medellingo San Jose elizan egindako graffitietako batzuk (argazkia Leonardo de Constantino, Medellin EsCultural).

PUBLIZITATEA

Medellin, Kolonbia. Grafittiak agertu dira Kolonbiako Medellinen, bertako El Pobladoko San Jose Elizan, XVII. mendean hiria fundatu zutenen izenak aipatzen dituen plakaren eta elizako zenbait hormaren gainean. Ekitaldiak bigarren parte bat ere izan du sare sozialetan, batzuk graffitiak kritikatu dituzten bitartean, beste batzuk graffitiok artea direla esan baitute.  Zenbait irain eta hitz zatarrekin batera, esan direnen artean: ondare historikoa honela zikintzen dutenei eskuak moztu beharko litzaizkiekeela, egileak artista urbanotzat jo eta euren alde atera direnena, 'argitzen duen Eliza bakarra erretzen ari dena' ere esan da eta besteren batek joan den asteburuan Medellingo metroan grafittiak egiten ari ziren hiru graffitero tren batek harrapatu eta hil izana argiro txalotu du.

.

Honela dio graffiti horietako bat gainean margotutako aipatu plakak: "Medellingo Kabildoa hiriko fundatzaileei eskainia. 1616ko martxoaren 2an, Don Francisco de Herra Campuzano, Bogotako Erret Entzutegiko Entzuleak eta Antioquia probintziako Bisitatzaileak, agindu arazi zuen eta egin zen Aburrá-ko San Lorentzo populazioa, Candelaria de Aná-ko hiribilduaren hazia izango zena, 1674ko Azaroko 22ko Zedula medio sortua eta honela eraikia Miguel de Aguinaga Gobernadorearen manatuz Medellin izenpean 1675eko azaroaren 2an". Plaka 1925etik dago bertan ezarria, Antioquiako 'Gure Mendietakoak' Euskal Etxeko Jon Ricaurtek eman digu honen pista.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia