euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bost pilotari bikotek hasiko dute gaur Buenos Aires eta La Platan jokatuko den San Fermin Xare Txapelketa

2011/06/29

Buenos Airesen eta La Platan gaur hasiko den xare norgehiagokan arituko diren pilotarietako bi, Iñaki Gil Najera eta Ignacio Montiel (argazkia PelotarisTucuman.blogspot.com)
Buenos Airesen eta La Platan gaur hasiko den xare norgehiagokan arituko diren pilotarietako bi, Iñaki Gil Najera eta Ignacio Montiel (argazkia PelotarisTucuman.blogspot.com)

PUBLIZITATEA

Bost pilotari bikotek estreinatuko dute gaur arratsaldez Buenos Aires Hiriko Gure Echearen pilotalekuan datozen bi asteetan hiriburu federal argentinarrean eta La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan jokatuko den San Fermin Xare Txapelketa. Norgehiagoka lau partidatan jokatuko da, gaur hasita, datozen biak datorren larunbat eta igandean eta azkeneko bat datorren asteko larunbatean, uztailaren 9an, San Fermin jaien asteburuko ospakizunean. Xarea sobera ezagutzen ez den pilota modalitate bat da, Diasporan ere, gutxi batzuk, baina praktikatua dena. Arituko diren pilotari guztiak Argentinar Selekzioko kide aritu izan dira Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako partidatan.

Buenos Aires, Argentina. San Fermin Xare Txapelketa hau bi egoitzatan jokatuko da, bi lehenengo partidak Buenos Airesko Gure Echea Klubean, eta azkeneko biak La Platako Euzko Etxea euskal etxean, ekainaren 29tik uztailaren 9ra.

Hona arituko diren pilotari bikoteak:

1) Ignacio Montiel - Santiago Gramajo
2) Ivan Biden - Ricardo Labat
3) Tomas Clua - Roberto Elias
4) Miguel Coluccio - Mikel Gil Najera
5) Iñaki Gil Najera - Francisco Bozzollo

Jokatzeko leku, egun, orduak, berriz, honakoak izango dira:

-ekainaren 29an, asteazkena: 18:00etan Buenos Airesko Gure Echean
-uztailaren 1ean, larunbata: 18:00etan Buenos Airesko Gure Echean
-uztailaren 2an, igandean: 19:00etan La Platako Euzko Etxean
-uztailaren 9an, larunbata: 18:00etan La Platako Euzko Etxean

Arituko diren pilotaria guztiak Argentinar Selekzioko kide aritu izan dira Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako partidatan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia