euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Astea: La Plata Argentinako euskaldunen bilgarri urriaren 25etik azaroaren 2ra; programa eta mapak

2008/10/23

La Plata hiriko mapa Euskal Asteko ekitaldiak izango diren puntuekin (mapan klik egin handiago ikusteko)
La Plata hiriko mapa Euskal Asteko ekitaldiak izango diren puntuekin (mapan klik egin handiago ikusteko)

PUBLIZITATEA

Bere lehenengo urratsetan larunbat honetan hasiko da 2008ko Argentinako Euskal Aste Nazionala. La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan guztia prest dago milaka bisitari jasotzeko, asteburu nagusia datorren astekoa izango bada ere. Jendea Argentina osotik, inguruko herrialdeetatik eta Euskal Herritik ere etorriko da, tartean Ibarretxe Lehendakaria bera, ordezkaritza zabalago baten buru. Astebete pasexe iraungo duen elkarretaratze euskal argentinar nagusiko programa eguneratua eta La Platan orientzako euskal hitzorduetako mapa bildu dizkizugu artikulu honetara.

La Plata, Argentina. Mota askotako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute La Platara hurbilduko direnek: Euskal Herriko Oskorri eta Aretxabaletako Akordeoi Orkestra entzuteko edota Argentinako euskal abesbatzen doinuez gozatzeko edota Anne Etchegoyen eta MMX (Maialen Errotabehere, Mixu Mitxelena eta Pantxoa Xabaltx Bergara) hirukotea osatzen duten kantarien aire harrigarri eta gazte/tradizionalak arnastu eta eurenganatzeko. Musika arloan hori, beste arlo batzuetan, pintura eta argazkigitzan, esaterako, erakusketak programatu baitira; edo dantza kontuetan, dantza emanaldi eta erakustaldiak gauzatuko baitira, berbenetan ere dantzatzeko aukera emanez.

Beste alde batetik, alor politikoan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoekin mahaingurua antolatu eta ezarri da programaren barnean. Ahaztu gabe FEVAren biltzar bilera nagusia eta Euskal Etxeetako liburutegi arduradunen bilkura --azken honek hamargarren urtemuga ospatuko du--, beste hainbat batze eta elkarretaratzeren artean.

ARGENTINAKO EUSKAL ASTEAREN EGITARAUA

Larunbata, urriak 25 

-19.00etan: Pedro Mari Basañez arkitektoak egindako argazki eta pintura erakusketaren hasiera. Baserri eta musika tresna euskaldunei buruzkoa. Euskaldunen ondorengo artisten pintura erakusketa: Griselda Errecarte, Hernán Hongay, Marta Martiarena, María Aranzazu Soraluce Aspiazu eta Liliana Urrutibeheity. Aurresku. Euzko Etxea-ko abesbatzen kontzertua. Lekua: MACLA-n (Dardo Rocha Pasabidean. 50 kalean 6. eta 7.aren artean) Mapa erreferentzia: 2

 Igandea, urriak 26

-19:00etan: Lagun Onak Abesbatzaren kontzertua. Lekua: Euskal Etxean (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

Astelehena, urriak 27

-17:00etan: Eusko Ikaskuntzak dohaintzan emaniko liburu bildumaren erakusketaren inaugurazioa. Lekua: La Platako Unibertsitate Nazionako Liburutegian (Rocha Plazan, 7 eta 60 kaleetan) Mapa erreferentzia 5

Asteartea, urriak 28

-18.00etan: “Kirola eta nortasuna. Euskal Pilota eta bere modalitateak” Javier Clua, La Platako Euzko Etxea-ko lehendakariaren hitzaldia. Ekintza hau Humanitate eta Hezkuntza fakultateko Gorputz-Hezkuntza sailak, La Platako Unibertsitateko Euskal Gogoetarako Katedra Askeak, eta Euzko Etxeak antolatuta. Lekua:  Humanitate eta Hezkuntza fakultatean, E1 gelan. (48 kalean, 6. eta 7.aren artean) Mapa erreferentzia 6

Asteazkena, urriak 29

-18:00etan: Euskal zine erakusketa, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskal Gogoetarako Katedra Askeak antolatutakoa. Lekua: Compañía Aseguradora Bernardino Rivadavia-ren Auditoriumean. (7 eta 47 kaleetan) Mapa erreferentzia 7

-20:30etan. Pilota jaialdia. Paleta eta larruzko pilota. Bikoteak: Gustavo Ugarte eta Gastón Muñoz Vs Gabriel Villegas eta Flavio Algarbe. 18:45etatik aurrera: Esku pilota eta Xare Lekua: Euskal Etxean. (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

Osteguna, urriak 30

-11:00etan: Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Barne Ministerioak interes amankomuneko gaiei buruzko protokoloa sinatuko dute

-17:00etan: 'Eusko Jaurlaritza' tailerraren inaugurazioa. Universidad Tecnológica Nacional. Facultad Regional La Plata. Lekua: Facultad Regional La Plata UTN-en. (60 eta 124 kaleetan)

-19.00etan: Pedro Mari Basañez arkitektoak egindako argazki eta pintura erakusketaren inaugurazio ofiziala. Hitzaldia: “Euskal Herriko baserriaren arkitektura” Basañezek berak emandakoa.  Lekua: MACLA-n (Dardo Rocha Pasabidean. 50 kalean 6. eta 7.aren artean) Mapa referencia: 2

Ostirala, urriak 31

-9:30etan: Mahaingurua Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza daukaten alderdi politikoekin. Moderatzailea: Adolfo Perez Esquivel Nobel sariduna. Lekua: Honorable Cámara de Diputados delakoan. (53 kalean, 7. eta 8.aren artean). Mapa errreferentzia 4

-14:45-16:00. Euskal etxeetako taldeen dantza erakustaldia. Lekua: La Plata hiriaren ondoan dagoen Ensenada hiriko Kultur Etxean.

-16:00- 20:00. Euskara Stand-a. Lekua: Euskal Etxean (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

-17:00etan: Txalaparta Argitaletxeko ordezkari baten mintzaldia. Gaia: "Club de Lectores Euskalduna". Lekua: Euskal Etxearen Liburutegian (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

-17:30etan. Euskal Etxeetako Abesbatzen bilkura. Lekua: Herriko Etxeko Urrezko Aretoan (12 kalean, 51. eta 53.aren artean). Mapa erreferentzia 8

-19:30etan: HABEren 2. eta 3. mailako eta EGA azterketetako diplomen emate ekitaldia. Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordearen presentziarekin. Lekua: Atenas Klub-ean (13 kalean, 57. eta 58.aren artean, euskal etxetik koadra batera). Mapa erreferentzia: 3

-20:00etan: La Platako euskal etxeko gazteen musika elkartea aurkezpena. Lekua: Atenas Klub-ean (13 kalean, 57. eta 58.aren artean). Mapa erreferentzia: 3

-20:30etan: Oskorri taldearen kontzertua. Lekua: Atenas Klub-ean (13 kalea, 57. eta 58.aren artean). Mapa erreferentzia: 3

-23:00etan. Afaria eta erromeria. Aretxabaletako Akordeoi Orkestraren kontzertua. Lekua: Euskal Etxean (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

Larunbata, azaroak 1

-9:00-12:00: FEVAren bilera. Lekua: MACLA-n (Dardo Rocha Pasabidean. 50 kalean 6. eta 7.aren artean) Mapa erreferentzia: 2

-9:00-13:00: Euskal Liburutegien hamargarren bilera. Lekua: Euskal Etxeko 'Mattin Burdin' liburutegian (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

-10.00etan: Rodolfo Rebolledo arkitektoaren hitzaldia, Juan JoseUmaran Iza ingeniariaren laguntzarekin: "Pilota gogorrean aritzeko kantxa eta trinketeak nola egokitu (adecuación de Frontones y Trinketes para la práctica de la Pelota Dura). Lekua: Centro Francés (14 kalean 57. eta 58.aren artean, Euskal Etxearen aurrean) Mapa referencia 1.

-11:00-16:00: Euskara Stand-a. Lekua: Euskal Etxea (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

-14:30-16:00: Umeentzako dibertimenduzko ekintzak. Euskal Etxeko Liburutegian (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

-16:00. Kalejira. Euskal Etxetik, Atenas Klub-era. Mapa erreferentziak 1 eta 3

-17:00. Gala ikuskizuna. Lekua: Atenas Klub-ean (13 kalea, 57. eta 58.aren artean). Mapa erreferentzia: 3

-22:30. Afaria eta erromeria. Anne Etchegoyenen kontzertua. Lekua: Euskal Etxea (14 eta 58 kaleetan) Mapa erreferentzia 1

Igandea, azaroak 2

-10:00. Meza Katedralean. Hector Aguer monsinoreak, La Plata hiriko artzapezpikuak emandakoa. Aretxabaletako Akordeoi Orkestra partaide. Lekua: Moreno Plazan (14 kalean 51. eta 53.aren artean)

-11:30. Txistulariei omenaldia. Talde guztien dantza erakustaldia. Lekua: Moreno Plazan (14 kalean 51. eta 53.aren artean)

-13:30. Azken bazkaria. Euskara idazkuntza, afixa eta postal lehiaketen sarien banaketa. Lekua: UPCN kirol gunean. (143 eta 89 kaleetan. Arana)


MAPAKO HELBIDEAK

1: La Platako Euzko Etxea. (14 eta 58 kaleetan).

2: MACLA (Dardo Rocha Pasabidean. 50 kalean 6. eta 7.aren artean).

3: Club Atenas (13 kalea, 57. eta 58.aren artean).

4: Honorable Cámara de Diputados de la Provincia de Buenos Aires. (53 kalean, 7. eta 8.aren artean).

5: La Platako Unibertsitate Nazionako Liburutegia (Rocha Plazan, 7 eta 60 kaleetan).

6: Humanitate eta Hezkuntza fakultatean, E1 gelan (48 kalean, 6. eta 7.aren artean) .

7: Compañía Aseguradora Bernardino Rivadavia-ren Auditoriuma (7 eta 47 kaleetan) . 

8: Herriko Etxeko Urrezko Aretoan (12 kalean, 51. eta 53.aren artean).


Komentarioak

  • zortzigarren herrialdea

    plazera da euskaldunen ondorengoak mugitzen ikustea bere euskalduntasuna gordetzen. nahiko nuke askoz orokorragoa balitz eta hemendik behar bezalako erantzun eta laguntza bateratu eta desinteresatua emango baliegu

    xabi, 2008/10/24 15:27

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia