euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko ikastolak haurrentzako irakasle bat kontratatu nahi du, egun osoko lanaldian datorren abuztuan hasteko

2007/05/11

Boiseko Ikastolako haurren saio bat
Boiseko Ikastolako haurren saio bat

PUBLIZITATEA

Boiseko Ikastolak, 'Euskal Herritik kanpo murgiltze sistemari jarraiki euskara hutsean klaseak ematen dituen eskolaurreko zentru bakarrak', bere irakasle taldeko kide izan nahi duten hezitzaileei zuzenduriko lanpostu eskaintza argitaratu du. Lanpostua lanaldi osokoa da, 40 ordu astero, datorren abuztutik hasita 2008 ekainerarte. Interesatuek Mara Davies Boiseko Ikastolako zuzendariari bidali behar diote kurrikuluma.
Boiseko Ikastola irakasle baten bila dabil datorren ikasturterako, abuztuan hasi eta 2008ko ekaina bitartean aritzeko. Lanaldi osoko postua da eta urteko soldata gordina 22.000 dolarrekoa du. Ikastola sustatzen duen Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ek azaltzen duenez, bilatzen duten irakasleak 'hezitzaile gogotsu eta sortzailea izan behar du, Euskal Herritik kanpo dagoen eskolaurreko euskarazko ikastetxe bakarrean ilusioz lan egiteko prest'.

Pertsona honen betekizun izango dira klaseak euskaraz ematea, ikasketa kurrikuluma aztertzea, klaseak gainbegiratzea eta gurasoekin haurren garapenari buruzko bilerak egitea, besteak beste. Gainera, irakasleak Ikastolako eta Basque Museum and Cultural Center-eko zuzendariekin batera lan egingo du Ikastolaren inguruan euskara bultzatu eta sustatzeko ekimen berriak garatzen.

Betekizunak

Hautagaiek bete behar duten lehenengo baldintza euskara eta ingelesa mintzatua eta idatzia menperatzea da. Hautagaiek Estatu Batuetako BA in Early Childhood Education delako hezkuntza maila edo antzeko titulazioa izan behar dute, hezkuntza, lan esperientzia eta hizkuntza egokiro uztartuz. Aukeratutako pertsonak haurren eguneroko hezkuntzaren kargu egin beharko du, euren ahalmen sozialak garatuz eta ongizate orokorra bermatuz.

Kurrikulumak hona bidali behar dira:

Attn: Mara Davis
Director of the Boiseko Ikastola
E-mailez: maraed@boisekoikastola.org
Faxez: (208) 336-4801
Posta arruntez: Boiseko Ikastola
Attn: Mara Davis
1915 University Drive
Boise, Idaho 83706 USA


Lotura interesgarriak

Boiseko Ikastola
www.boisekoikastola.org

Basque Museum & Cultural Center, Boise, ID
www.basquemuseum.com

Euskera aurrera doa Boisen (AEB)
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 22an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia