euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana Idigoras, lehendakari; O. Gorostidy, lehendakariorde; Marta Abarrategui, idazkari, Arrecifes-eko Euskal Etxean

2007/05/11

Arrecifeseko 'Euskaldunak Danak Bat' (EDB) elkartearen egoitzeko detailea (arg. BasqueHeritage.com)
Arrecifeseko 'Euskaldunak Danak Bat' (EDB) elkartearen egoitzeko detailea (arg. BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Pare bat aste ez dira orrialde hauexetan aipatu genuela Arrecifeseko Euskal Etxe argentinarrean apirilaren 21ean egin zuten Batzar Nagusia 2006ko txostena eta kontuak onartu eta bertako Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzearren. Bilkuraren ondotik, afari herrikoi batek agertokia ipini zien Aberri Eguneko ospakizunei (ikus hemen ). Hona Buenos Aires probintziako herri honen Zuzendaritza Batzorde berria osatzen dutenen izenak.
Aurten 85 urte bete dituen Arrecifeseko Euskal Etxeak egun bera hautatu zuen Batzar Nagusia egin eta Aberri Eguna ospatzeko. Arratsaldez, bilkura bukatu ondoren, euskal-arrecifestar erakundeko kide eta lagunak anaitasun afari bati ekion zioten, 'Euskaldunak Danak Bat'en egoitzan bertan. Ekitaldian, Euskal Etxeko dantzariek, Ugarritzak taldeko kideek alegia, euren gaitasunen berri eman zuten dantza saio bat eskainiz, eta partaidetza ere bultzatu eta eragin zuten, dantzatzeko eta dantza pauso batzuk emateko gonbitea luzatu baitzieten bertaratutakoei, fandango eta arin-arinak eta oro har hainbat euskal dantzek tradizio luzea daukaten euskal etxe honetan.

Batzarraren ostean, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea honela gelditu zen 2007 urterako:

-Lehendakaria: Ana Victoria Idígoras
-Lehendakariordea: Omar Gorostidy
-Idazkaria: Marta Abarrategui Loyola
-Idazkariordea: Graciela Robles Zabala
-Diruzaina: María Angélica Lúgaro
-Diruzainordea: Elsa Moissello Zabaleta
-Batzordekide titularra: Alejandro Rimini Azarola
-Batzordekide titularra: María Inés Altonaga
-Batzordekide titularra: Facundo Aragúz
-Batzordekide titularra: Susana Apesteguía
-Batzordekide titularra: Olga Aurtenechea
-Batzordekide ordezkoa: Angélica Echaniz
-Batzordekide ordezkoa: Irene Azarola
-Batzordekide ordezkoa: Teresa Schiller
-Kontu ikuskari titularra: Juan Lucio Agotegaray
-Kontu ikuskari titularra: César Solanés
-Kontu ikuskari titularra: Teresa de Zavaleta
-Kontu ikuskari ordezkoa: Marina Bosco
-Kontu ikuskari ordezkoa: Luís María Sáez
-Kontu ikuskari ordezkoa: Darío Larriaga
-FEVA ordezkari titularra: Marta Abarrategui Loyola
-FEVA ordezkari ordezkoa: César Solanés


LOTURA INTERESGARRIAK

Aberri Eguneko ekitaldiak eta Eusko Irudiak Arrecifes-en
BasqueHeritage.com-en 2007ko apirilaren 30ean argitara emana

'Euskaldunak Denak Bat'en egungo egoitzak 60 urte bete ditu
BasqueHeritage.com-en 2007ko apirilaren 17an argitara emana

Arrecifeseko Euskal Etxearen 85 urteak
BasqueHeritage.com-en 2007ko apirilaren 24an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia