euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko Udalak 'Miguel de Unamuno' Saiakera Lehiaketaren XI. edizioa deitu du, 7.000 euroko sariaz

2009/09/23

Miguel de Unamuno
Miguel de Unamuno

PUBLIZITATEA

Bilboko Udalak 'Miguel de Unamuno' Saiakera Lehiaketaren XI. ediziorako deia zabaldu du, euskarazko zein gaztelaniazko ataletan, horietako bakoitzean zazpi mila euroko saria banatuko duelarik. Bilboko filosofo eta pentsalariaren ohoretan hamaikagarren aldiz antolatutako lehiaketa honetara edozein nazionalitatetako saiakeragileak aurkez daitezke. Jatorrizko lanak behar dute izan. Lan hautagaiak jasotzeko epea azaroaren 27an amaituko da.

Bilbo, Bizkaia. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan, esan nahi baita euskaraz zein gaztelaniaz.

Bi hizkuntza hauetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik deialdia. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Gai librea; iazko edizioan, euskarazkora inor aurkeztu ez

Jatorrizko lanak jasotzeko epea 2009ko azaroaren 27an ostiralean amaituko da.  Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita aurten nobedade bezala, www.bilbao.net/unamunosaria Udaleko webguneko helbidera ere.

Bizkaiko hiriburuak munduari eman dion saiakeragile eta idazlerik unibertsalenaren omenez egiten den lehiaketa honen azken edizioan, Benigno del Río izan zen garailea La invención del paisaje: un ensayo sobre la comunicación humana lanarekin, gaztelaniazko atalean, euskarazkoari dagokionean 2008an ez baitzen lanik aurkeztu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia