euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miguel de Unamuno Egunean izen bereko Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu Bilboko Udalak

2008/09/29

Omenaldia Unamunori bere izena daraman Bilboko plazan (argazkia Javier Mediavilla, Wikipedia)
Omenaldia Unamunori bere izena daraman Bilboko plazan (argazkia Javier Mediavilla, Wikipedia)

PUBLIZITATEA

Miguel de Unamunoren egunean, Bilboko izen bereko plazan lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua gauzatu dira, Azkuna alkatearen aldarrikapen batekin, eta hitzaldi bat arratsaldean, Deustuko Jose Antonio Ereño irakaslea eta Miguel de Unamuno Adarraga, filosofoaren biloba, partaide. Gaur baita ere, Bilboko Udalak X. Miguel de Unamuno saiakerarako deia zabaldu du, euskaraz zein gaztelaniaz, 7.000 euroko sari banarekin. Epea azaroaren 28an bukatuko da.

Bilbao, Bizkaia. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak X. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999az geroztik. Bizkaiko hiriburuan jaiotako saiogile eta idazlerik unibertsalenaren oroimenez eratutako sariketa honen azken edizioan, honako hauek izan ziren garaileak: Jon Sudupe -Hizkuntza ados jartzeko da lanari esker- eta Pere Ballart-ek eta Jordi Juliá-k osatutako bikotea -Sobre islas y penínsulas. Ensayos de teoría de la literatura y literatura comparada izenburuko saiakeraz–.

Aurreko edizioan, nabarmen handitu zen aurkeztutako lanen kopurua, 29 saiakera lehiatu baitziren (bi euskarazko modalitatean eta 27 gaztelaniazkoan), 2007an saria lortu nahian aurkeztu ziren bederatzi lanen aldean.

Sariketa honek 7.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan, eta lanak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileek parte har dezake. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira derrigorrez, eta 100 folioko luzeera izango dute gutxienez. Jatorrizko lanak jasotzeko epea 2008ko azaroaren 28an amaituko da. Lehiaketaren oinarriak Udalaren webgunean (www.bilbao.net) kontsulta daitezke.

Lotura interesgarriak

Joxemiel Bidador Unamunosariaren irabazle
'Dantzaren erreforma Euskal Herrian'



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia