euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berlingo Freie Universität-en euskara eta euskal kultura irakasteko irakurle berri bila ari da Etxepare Institutua

2026/05/26

Ekainaren 19ra arte dago zabalik epea Berlingo Freie Universität unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurletzarako aurkezteko
Ekainaren 19ra arte dago zabalik epea Berlingo Freie Universität unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurletzarako aurkezteko

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Berlingo Freie Universität unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle berria hautatzeko prozesua abian du Etxepare Euskal Institutuak. Hautatuko pertsonak euskara eta euskal kultura eskolak emango ditu Alemaniako unibertsitate honetan 2026-2027 ikasturtean hasita. Interesatuek graduko titulu edo lizentzia beharko dute izan, eta Euskarazko C1 (PL3) maila edo baliokidea, Alemaneko A2 maila eta baita ingeleseko B2 maila egiaztatua ere. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) gradu edo lizentziaturak dituztenak eta euskararen arloko masterrak lehenetsiko dira; baita euskararen C2 (4PL4) maila egiaztatuta dutenak ere.

Eskabideak ekainaren 19rako beharko dira aurkeztu, online, aurrez-aurre edo baimendutako beste bide batetik (posta...). Pertsona hautatuak 2026ko irailaren 27a baino lehenago beharko du bertaratu unibertsitatera, klaseak ematen hasteko. Kurtso baterako kontratua Freie Universität-ekin sinatuko du eta urtebete luzatu daiteke, irakurlea, unibertsitatea eta Etxepare Euskal Institutua ados badaude.

Xehetasun guztiak, hemen



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia