euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baskos de la Confluencia EEak natura ibilaldi gogoangarri batez eman dio amaiera 2023 "urte arrakastatsuari"

2023/12/14

Baskos de La Confluenciak antolatutako urteko azken ibilaldiak Villa del Chocóngo Cañadón Escondido ikusgarria zeharkatu zuen
Baskos de La Confluenciak antolatutako urteko azken ibilaldiak Villa del Chocóngo Cañadón Escondido ikusgarria zeharkatu zuen

PUBLIZITATEA

Cipolletti, Argentina. Urteko jarduerak paraje gogoangarri batean ixtea, naturaren erdian. Hori da hain zuzen pasa den asteburuan, urteari amaiera emateko, Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak antolatutako 9 kilometroko ibilaldian parte hartzera ausartu ziren lagunek erraz ahaztuko ez duten esperientzia. Euskal Etxeko bazkide fundatzaile diren Daniel Muguerza eta Graciela Salinger gidari, Neuquengo Villa del Chocóngo El Cañadón Escondidon barneratu ziren. Paseo ederra, baina baita exijentzia fisikokoa ere. Baina haize bolada paragoniarrei aurre egin izanaren ahaleginak izan zuen bere saria. Helmugara heltzean, Eduardo Arkaute lehendakariak maitasunez prestatutako txoripan kurruskariak gustura jan zituzten oso. Indarberriturik, bazkariari eta atsedenaldiari esker, musean jokatzeari ekin zioten arratsaldeko orduetan, agur esateko unea iritsi arte, seguruenik heldu den urtean ibilaldi berri batek bilduko arte.


Baskos de la Confluencia EEak antolatutako 2023ko azken ibilaldiak Chocón izan zuen eszenatoki

Tarteka egin ohi dituen ibilaldiez gain, elkarte patagoniarrak urtebete darama euskararen aldeko lanean. Urtean zehar Gabriela Allaria aritu da irakasle Comahueko Unibertsitate Nazionalean. Bertan, modalitate birtualean zein presentzialean izena eman zuten ikasleak espero baino gehiago izan dira. Datorren urteari begira, euskararen irakaskuntzaren jarraipena bermatuta dago eta, gainera, ikasle kopuruak gora egingo duelakoan daude,

Beste jarduera garrantzitsu bat Neuquén hiriko Arte Ederren Museo Nazionalean eta Cipolletti Kultur Zentroan garatutako Euskal Zinema Zikloa izan da. Hilero Euskal Herriko filma bat  proiektatu izan dute, bertaratutakoekin truke aberatsak sortuz. Jasotako bisitak eta bazkide berriak elkartean sartu izana pizgarri handia izan dira kultura eta gizarte jarduera hauek koordinatzen dituztenentzat. Horregatik guztiagatik, "Bukatzen ari garen urtea, Baskos de La Confluencia Euskal Etxearentzat, urte arrakastatsua izan d(el)a" adierazi dio, konforme, EuskalKultura.eus-i, Euskal Etxeko erreferente Pedro Mario Aranak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia