euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Gu euskaldunak gara, Patagoniakoak': Konfluentziako Euskal Etxekoen irteera mendizaleak, kantua eta dantza barne

2023/03/17

Euskal mendigoizaletasuna arnasberritzen du Patagonian Baskos de la Confluencia EEak. Irudian martxoaren 10eko Limay eta Neuquén ibaien elkargunerako gauez egindako ibilaldiko lehen ordua
Euskal mendigoizaletasuna arnasberritzen du Patagonian Baskos de la Confluencia EEak. Irudian martxoaren 10eko Limay eta Neuquén ibaien elkargunerako gauez egindako ibilaldiko lehen ordua

PUBLIZITATEA

Cipolletti. Argentina. Euskal Herriko tradizio mendizalean oinarrituta, Patagonian euskal diasporako talde handi batek gaueko ibilaldia egin zuen joan den asteburuan Limay eta Neuquén ibaiek bat egiten duten tokian, Rio Negro ibaiaren sorreran. 'Baskos de la Confluencia antolaturik, Euskal Etxeko bazkide eta lagunek, ikurrinak lagun zituztela, ilunabarrean ekin zioten ibilaldiari, ilargi paregabe baten azpian, kanadoiak zeharkatuz, landaretza erdibasamortutar inguru batean. Ordu batzuk geroago, babarrunak, abestiak eta dantza tradizionalak partekatuz eman zioten amaiera topaketari.


Konfluentzia izeneko parajeetan EHan ohikoa den mendira ateratzeko zaletasuna praktikatzen


"Ikusi mendizaleak... baso eta zelaiak... mendi tontor gainera igo behar dugu..."


"...Ez nekeak, ezta bide txarrak...; gora, gora, neska-mutilak, a, a, a..."


"...gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak... gu euskaldunak gara, Patagoniakoak..."

Euskal Etxeko bazkide fundatzaile diren Daniel Muguerzak eta Graciela Salingerrek bikain ezagutzen dituzte bertako bazter eta bide guztiak. Haien gidaritzapean hogeita hamar irteera baino gehiago egin ditu lagun taldeak. Urtaro bakoitzak paisaia desberdina eskaintzen die ibiltariei, eta hori nahikoa arrazoi izaten da ibilbide berri bati ekiteko. Goizeko udazken eta neguko ibilaldiak, bazkari batekin amaitu ohi dira, udaberrikoak eta udakoak berriz, sutegiaren inguruan, afari batekin. “Hasiberrien kopurua oso handia denean, mendi tontorretara igotzeko euskal tradizioaren kontakizuna egiten dugu, hori baita aisialdiko ibilaldiak egitera motibatzen gaituena” aitortzen dio EuskalKultura.eus-i  Baskos de la Confluenciako erreferente Pedro Mario Aranak.

Patagoniako paraje ederren miresle

Azken irteera honetan, ibiltariek amaiera zoragarri bat izango zuen naturaz beteriko gau batez gozatu zuten. Gehienak, maiz parte hartzen dutenak ziren, baina gainontzekoak, hots, hasiberriak, zinez harritu ziren hain gertukoa izan arren hain ezezaguna den paisaiaren edertasunarekin. Lagun guztien pozgarri, lehen aldiz bertaratu zirenen artean Gral. Rocako Ana Paula Coll eta Ramon Aranzabal diasporakideak zeuden, eta kuadrilla osoa dantzan eta kantuan jarri zuten, gaueko ibilaldi amaierari postal moduko irudi eder ahazkaitza emanez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia