euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Eraldaroa' lelopean, abenduaren 18an hasiko da Donostian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Biltzarra

2023/12/13

Abenduaren 18tik 21era Donostian, Kanpoan dauden Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra
Abenduaren 18tik 21era Donostian, Kanpoan dauden Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 'Eraldaroa' goiburupean datorren astelehenean hasiko da Donostian Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra. Abenduaren 18tik 21era, munduan euskal etxerik duten 25 herrialdeetako eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean ofizialduta dauden 197 euskal etxeetako ordezkariak deituta daude lau urtean behin egiten den elkarretaratze honetara. 18 herrialdek baieztatu dute dagoeneko euren partaidetza, Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Japonia, Kanada, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Paraguai, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuelak.

Eusko Jaurlaritzatik azaldu dute 'Eraldaroa' leloarekin Euskadi eguneratzeari buruzko gogoeta nahi dutela sustatu bere herritarrei eta kanpoan dauden komunitateei buruz, horrek ahalbidetu dezan epe ertain eta luzera Diasporarekiko politikak bideratzen segitu ahal izatea, diasporaren kontzeptua zabalduz eta nabarmenduz 'emigrazio berriak' Euskadirentzat duen potentziala, asko baitira gaur egun Euskaditik ateratzen ari den gazteak nazioarteko eskarmentu bila, eta ez nahitaez emigrazio tradizionalaren herrialdeetara, Europako eta munduko beste hiri, eskualde eta herrialdeetara baizik.

Diáspora tradizional eta garaikidea

"Aldi berean, Euskadik ez dio sekula utzi migranteen abegiko lekua izateari eta erronka demografiko gogor bat aurreikysten du datozen urteetan. Errealitate honek bultzatzen gaitu tresna berriak bideratzera kanpoan dauden euskaldunekin harremanetan sakontzen segitzeko, bai kanpoko euskal elkarte antolatuei dagokienez, eta baita Euskadin jaio eta gaur egun behin-behineko edo behin-betiko egoeran kanpoan dauden herritarrei dagokienez ere", diote Jaurlaritzatik.

PROGRAMA

Astelehenean, ABENDUAREN 18a, protokolozkoa eta instituzionala izango da, batetik, aurkezpen eguna, parte-hartzaileek norberak egiten duen nabarmenena aurkezteko eguna. Hala egingo dute federazio nazionalek (Argentina, AEB, Uruguai, Espainia eta Venezuela) eta baita gainerako herrialdeetako delegatuek ere. Londres eta Ingalaterrako Hotelean garatuko da, Urkullu Lehendakaria irekiera-saioko buru eta euskal instituzio eta gizarteko ordezkariak partaide. Kalakan musika-hirukoteak ipiniko dio kolorea egun hasieran, eta baita egun amaieran Tabakaleran egingo den kultur ekitaldian ere.

Ondoko bi lan-egunak Kursaalen gauzatuko dira. Asteartean, ABENDUAREN 19an, delegatu eta gonbidatuek eztabaidagai izango dituzte 'Euskal Etxeen sarea' (egungo egoera, legedia, aitorpena eta erregistroa), 'Diasporizatzea' (Euskal Diasporaren Eguna, Artxiboa, nazioarteko sareak, dibulgazioa, hezkuntza sistema, talentua) 'Programak I' (dirulaguntzak Euskal Etxeei). Euretako bakoitzean lekua egongo da proposamenak aurkeztu eta eztabaidarako. Taldekako gaiak orokorrera ekarriko dira, eta ondoren hiru hitzaldiri egingo zaie tartea, 'Zazpigarren alabak euskaraz nahi eta ahal (Euskararen bilakaera Araban)', 'Berdintasun politikak' eta 'Euskal Diasporaren Artxiboa'.

Asteazkenean, ABENDUAREN 20an, bigarren lan-egunak honaki gaiak plazaratuko ditu: 'Programak II y Hiritartasuna' (Gaztemundu, eskualde bilerak, programa asistentzialak, itzulera), Mugikortasuna eta komunikazioa (Egungo euskal emigrazioa, errealitate berriak eta komunikazioak) eta Etxepare Euskal Institutua (Euskara Munduan) eta, bazkalostean gaiak guztien aurrera ekarri ondoren, bi hitzaldi 'Euskal erakundeen arkitektura eta Kontzertu Ekonomikoa' eta 'Euskadi Turismo'.

Azkenik, ostegunean, ABENDUAREN 21ean —San Tomas eguna eta Donostian egun berezia Eguberri aurreko azoka tradizionalarekin—, el JUEVES 21 DE DICIEMBRE — programa LOndres eta Ingalaterrako Hotelera itzuliko da, bertan egingo baita 2024-2027 Lau urteko Plan Proposamenaren irakurketa eta onarpena, eta Biltzarrak bere hiru ordezkariak hautatuko ditu Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzorderako, azkenik Biltzarren Itxierari ekiteko.

- Hemen programa osoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia