euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak Euskara lektore bat kontratatu nahi du 2006-2007 ikasturterako

2007/03/13

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin du deia
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin du deia

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) euskarako lektore bat kontratatzeko deialdi publikoa egin du. Irakasle berriak Unibertsitateko Euskara Sailak ematen dituen ikastaro eta aktibitate batzuen ardura hartuko du eta apirilean hasiko da lanean. Eskatzaileak Euskal Filologia lizentziatuak izan behar dute edota EGA agiria edo antzeko titulazioa izan. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 23an itxiko da.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Kataluniar Filologia Sailak 2006-2007 ikasturterako Euskara lektore bat kontratatu nahi du, UABeko Euskara saileko irakasle Jon Elordik EuskalKultura.com-i jakinarazi dioenez. Irakasle berria Euskara arloko taldekide bilakatuko da, egun erdiko lanaldi kontratuarekin, apirilean bertan hasita. Bere arduren artean UABk eskaintzen dituen euskal hizkuntza eta kultura ikasketak eta jarduerak areagotzea egongo da, Euskarako atala sendotuz.

Lektorea lizentziatua edo goi-mailako tituluduna izango da, hizkuntzalaritzan edota literaturan espezializatua. Euskal Filologian lizentziatua ez bada, euskararen gaitasuna egiaztatu beharko du (EGA tituluarekin adibidez). Euskal Filologia lizentziaduna izatea hobetsiko da. Betebeharren artean Euskara eta Euskal Kultura sustatzeko, Unibertsitatearen Euskara Saileko arduradunak esleitzen dizkion irakaskuntza eta ikerketa lanak egingo ditu, era berean, Euskara ikasketekin zerikusia duten jarduera osagarriak ere bultzatuko ditu.

Aukeratutako pertsona UABko A4-3 mailako irakasle laguna izango da eta bere soldata gordina 625 euro ingurukoa izango da. Aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira: eskatzailearen asmoak azaltzen dituen aurkezpen gutuna; Curriculum vitaea eta ziurtagiri akademikoak. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 23an bukatuko da eta eskaerak helbide honetara aurkeztu beharko dira:

Unitat de Suport Administratiu del Departament de Filologia Catalana
Facultat de Filosofia i Lletres, Edifici B
Universitat Autònoma de Barcelona
08193 Bellaterra (Cerdanyola del Vallès)

Informazio gehiago eskatzeko:

Tel: 93 581 1368
Fax: 93 581 2782
E-maila: target=_new>d.fil.catalana@uab.cat


Lotura interesgarriak

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa-UAB
www.uab.es

Deialdiaren nondik-norakoak
seneca.uab.es

Bostehun bat katalan ari dira euskara ikasten Bartzelonan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko irailaren 20an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia