euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken egunak Renoko Unibertsitateko Jon Bilbako katedra eta ikerketa bekara aurkezteko, aurten Basterretxea ikergai

2024/04/04

Nevada-Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren, eta Euskal Ikasketa Zentroaren egoitza den eraikina
Nevada-Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren, eta Euskal Ikasketa Zentroaren egoitza den eraikina

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Datorren asteko astelehenean, apirilaren 8an, amaituko da Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Jon Bilbao Euskal Liburutegiak eta Euskal Ikasketa Zentroak, Etxepare Euskal Institutua lagun dutela urtero deitzen duten 'Jon Bilbao Visiting Research Fellowship' beka eskatzeko epea. Katedrak Renoko Euskal Liburutegiko eta UNRko gainerako baliabideak erabiliz hilabeteko egonaldia egiteko aukera eskaintzen die urtero, euskal diaspora gai bati buruz, doktore ikertzaileei.

2024ko bekaren gaia Nestor Basterretxea eskultore eta artistaren bizitza eta obra, eta Diaspora da. Deialdiaren baldintzak hemen eskura ditzakezu, eta argibide gehiago edo bestelako kontsultaren bat egin nahi duzu, UNRko Euskal Liburutegiko liburuzaina den Iñaki Arrietari idatz diezaiokezu (arrieta@unr.edu). Gogoratu eskaera egiteko azken eguna 2024ko apirilaren 8a dela.

- The call in English, here
- Deialdia euskaraz, hemen
- La convocatoria en castellano, aquí



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia