euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Kolpeka' punk talde gernikarrak lau eguneko bira eskainiko du Herbehereetan eta Belgikan, apirilaren 10tik 14ra

2024/04/05

Afixa 'Kolpeka' banda gernikarraren datorren asteko lau kontzertuekin Herbehereetan eta Belgikan
Afixa 'Kolpeka' banda gernikarraren datorren asteko lau kontzertuekin Herbehereetan eta Belgikan

PUBLIZITATEA

Amsterdam, Herbehereak. Euskaraz kantatzen duten taldeak gero eta harrera hobea ari dira lortzen munduan, kasu honetan etxe inguruan edo etxean bertan bada ere, Europan bertan. Gernikatik datorkigu notizia, izan ere bertako talde gazte baten kontzertuak iragartzen baitzaizkigu Herbehereetan eta Belgikan datorren astean. Euskal punk eta hardcore estiloetako dagoeneko erreferentea den ‘Kolpeka’ talde bizkaitarrak lau kontzertu eskainiko ditu bi herrialde hauetan, egitarau honekin:

Apirilaren 10ean, Amsterdam-en, “World’s Appreciated Kitsch” diskografikoaren eskutik. Sarrerak hemen.
- Apirilaren 11an, Eindhoven-en, Stroomhuis kontzertu aretoan. Sarrerak hemen.
Apirilaren 12/13an, Bruselan, “A place in the sun” jaialdian.

2019an osatu zuten taldea Inarrek (baxua), Akak (gitarra), Ansok (bateria) eta Katxik (ahotsa) oso oso gazteak zirelarik –16 urte baino ez zituzten–. Eta taldea jaio bezain laster lehenengo kontzertua eskaini zuten Bakion eta lehengo abestiak grabatu. Gaur egun, bi disko ditu Kolpeka-k: “Kolpeka Demo” (2020) eta “Amorruz beteta” (2022). Eta Euskal Herrian ez ezik, Madrilen, Bartzelonan, Murtzian... ere jo izan dute.

'Euskaldunak Amsterdamen'

Amsterdamen “Euskaldunak Amsterdamen” delako Instagrameko kontuan iragartzen ari dira kontzertua. Hiri honetan euskal etxerik ez dagoenez, Instagram kontu honetatik hirian bizi diren euskaldunak elkartzearen proposamena ari dira zabaltzen, ekintzak antolatzeko edo intereseko informazioa partekatzearren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia