euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gorka Urbizu Amerikan: 'Hasiera Bat' diskoa aurkeztuko du maiatzean Mexiko Hirian, Bogotan eta Buenos Airesen

2024/04/03

Gorka Urbizuren Latinoamerikako bira
Gorka Urbizuren Latinoamerikako bira

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. ‘Hasiera bat’ du izena Gorka Urbizu musikari eta abeslari nafarraren azken diskoak, bere bakarlari karrerako lehenak, eta ‘Tour bat’, diskoa aurkezteko Intxaurrondon (Donostia) otsailean hasi zuen birak. Tour honen baitan Latinoamerikako hiru herrialde bisitatuko dituela iragarri du Berri Txarrak taldeko liderra izandako artistak, bere banda berriarekin batera, maiatzean.

Hauek dira bira horretako parte orain arte Amerikan baiezta daitezkeen kontzertuak:

Maiatzaren 6an, Mexiko Hirian, Bajo Circuito aretoan
Maiatzaren 8an, Bogotan, BIME musika-industriako profesional eta zaleentzako nazioarteko topaketan
Maiatzaren 12an, Buenos Airesen, StrummerBar tabernan (Gorkaren set akustikoa)

‘Tour bat’ biraren barruan, Euskal Herritik kanpo beste kontzertu batzuk ere eskainiko ditu musikariak

Apirilaren 19an, Madrilen, Joy Eslava Antzokian (sarrerak hemen)
Maiatzaren 25ean, Bartzelonan, Paral-lel62 Aretoan (sarrerak hemen)

Orain arteko informazioa hau bada ere, informazio berria zabaltzen joango dela bere sareetan aurreratu du abeslariak. Beraz, zaleek erne ibiliko beharko dute. Lortuko al dute, esaterako, txiletarrek kantariak Santiagon geldialdi bat egitea, eskakizun hori helarazi baitigute, sareetan ere hala eskatuz!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia