Paris, Frantzia. Azken egunak dira Euskara eta Euskal Kultura irakurle izateko izena emateko Pariseko 'Sorbonne Université' eta 'Sorbonne Nouvelle Université' unibertsitateetan. Datorren astelehena, ekainaren 30a, dute azken epea interesatuek euren eskabidea aurkezteko. 2025-2026 ikasturterako da. Etxepare Euskal Unibertsitateak egindako deialdi honetara bildu nahi dutenek kontsultatu eskaintzaren ezaugarri eta eskakizunak.
Unibertsitateko graduko titulua (edo lizentzia), euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eskatzen da eta Frantseseko B2 maila egiaztatua. Hautagaien proposamena egindakoan frantsesezko ziurtagiririk ez dutenen kasuan, proba egin ahal izango die Unibertsitateak hautagaiei. Horretaz gain, Master mailako titulazio bat ibehar da izan. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.
Zalantza eta galderak
Irakurleak 192 eskola-ordu eman beharko ditu ikasturteko Sorbonne Nouvelle Université Unibertsitatean, 8 ordu astean, deialdiaren xehetasunetan argitzen diren ikasgaiak landuz, eta gutxienez ekitaldi zientifiko bat antolatu beharko du (hitzaldi bat, mahai-inguru bat, kultur irteera bat…), action/recherche/culture materia ebaluatu ahal izateko. Pariseko Université Sorbonne-n, berriz, euskarazko bi ikastaro, 39 ordu guztira, eta Civilisation et culture basque ikastaro bat, 13 ordu eman beharko ditu. Hemen, orotara, 52 eskola-ordu.
Irakurletzak 39.144 euroko zuzkidura izango du eta Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu unibertsitaterako lehen joan-etorriaren bidaia-gastuak. Eskaintzako baldintza guztiak irakurri ondoren zalantza edo galderarik izatekotan, irakurletzak@etxepare.eus helbidera idatzi edo (+34) 943 02 34 07 telefono zenbakira kontsulta daitezke. Ez ahaztu, eskabideak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da, astelehena.