Villa María, Argentina. Astelehenean ikurrina mastara igotzeko zeremoniarekin Euskal Asteari hasiera ofiziala eman ondoren, atzo gauez La Ruralen egin zen 'txotx'a eta sagardotegi moduko afariarekin bidea markatu zitzaion eta hastapena izan zen ostiral, larunbat eta igandez Villa Maria bilakatuko den euskal bilgune eta taupadalekuarentzat, Diasporarentzat eta Diasporaren inguruan bilduko direnentzat topaleku eta 'taupaleku' bilakatuko baita Córdoba probintzia argentinarreko herri eta euskal etxe hau, aurten, izan ere, aurten 80 urteko lan euskaltzalea ospatzen ari den EE eta Argentinako aste nazionalen sorburu izan zen munduko txoko hau.
Aurrera, Villa María!
Urriaren 9a, ostirala
- 08etatik 12etara: Taldeen harrera. Euzko Etxean
- 09etan: Udalaren harrera ofiziala Eusko Jaurlaritzari. Villa Maríako Udaletxean
- 11etan: Harrera ofiziala Eusko Jaurlaritzari Villa Maríako Unibertsitate Nazionalean
- 11:30ean: Euskal Argentinarren Ikasketen Sarea + liburu aurkezpena: “Abrir caminos. memoria, verdad y justicia. Experiencias comparadas de Argentina, Colombia y Euskal Herria”. Euzko Etxean
- 11:30ean: Mus Federakuntzaren bilera. Sociedad Ruralen
- 13etan: Bazkaria. Sociedad Ruralen
- 15etan: Liburuen aurkezpenak. Sociedad Ruralen. “Guiáspora”, Martina Larraza Azpiazu (gaz). “Euskara eta biok”, Andrea Bella (eus)
- 15etan: Herri kirolak. Sociedad Ruralen
- 16etan: Koruen topaketa. Cristo Rey Parrokian
- 16etan: 1. Pilota erronka. Esku-pilota erakustaldia. Euzko Etxeko pilotalekuan
- 18etan: Musika eta dantza kontzertua. Hasiera ofiziala. Vanzetti Eszenatokian
- 22etan: Afaria eta erromeria. Sociedad Ruralen
Urriaren 10a, larunbata
- 08etatik 12etara: Taldeen harrera. Euzko Etxean
- 09etan: 2. Pilota erronka. Esku-pilota erakustaldia. Euzko Etxean
- 09:30etik 12:30era: FEVAren bilerak. Sociedad Ruralen
- 10etan: Euskal Etxeetako koruen entsegu orokorra. Euzko Etxean
- 10:30ean: Dantza taldeetako zuzendarien bilera. Udal Anfiteatroan
- 10:30ean: Liburutegien bilera. Sociedad Ruralen
- 11:30ean: Mintzodromoa eta jolasak. Sociedad Ruralen
- 13etan: Bazkaria. Sociedad Ruralen
- 15etan: Koruentzako formakuntza. Euzko Etxean
- 15etan: Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen hitzaldia. Sociedad Ruralen
- 15:45ean: Alberto Irigoyen eta Josu Legarretaren "Gernika en Argentina. Expandiendo el fruto" liburuaren aurkezpena. Sociedad Ruralen
- 18etan: Danborrada. Kostaldean
- 19etan: Dantza emanaldia. Udal Anfiteatroan
- 23etan: Afaria eta erromeria. Sociedad Ruralen
Urriaren 11a, igandea
- 10etan: Dantza plazaren kontzentrazioa. Kostaldean
- 11etan: Dantza plaza. Kostaldean
- 14etan: Amaierako bazkaria. Sociedad Ruralen
Villa Mariako Euzko Etxea berritzen ari da etengabe Euskal Aste Nazionalari buruzko informazioa bere sare sozialetan. Emaiezu bistadizoa!
— Facebook: www.facebook.com/cvascovm
— Instagram: www.instagram.com/centrovascovillamaria

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



