euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrasateko enpresa batek mugikorrentzako doako Gabon kanten aplikazioa sortu du

2012/12/18

"Euskal Gabon Kantak" aplikazioak eskaintzen dituen abestietako batzuk
"Euskal Gabon Kantak" aplikazioak eskaintzen dituen abestietako batzuk

PUBLIZITATEA

Gabon kanten letrak eta doinua zure mobilean eta edozein unetan eskuragarri izan nahi al dituzu? Bada, Arrasateko Skura Mobile enpresak Android sakelakoentzako "Euskal Gabon Kantak" aplikazioa sortu du zuretzako. Doan deskarga daiteke eta berari esker zure mobilean izango dituzu Euskal Herrian sasoi honetan gehien entzuten diren abestietako batzuk: Alaken, Din dan don, Dringilin dron, Elurra teilatuan, Erregeak, Gaueko izar, Gau ixila, Hator hator...

Arrasate, Gipuzkoa.  Skura Mobile izeneko enpresa gaztea mugikorrentzako aplikazio arloan aritzen da eta EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da bere azken emaitzaren berri emateko: "Gabon kantak" aplikazioa.

"Gabonak gertu daudela eta, Euskal Gabon kanten bilduma txiki bat den aplikazioa garatu dugu, bertan gabon kanten letrak eta hauek entzuteko aukera eskaintzen da", azaldu digute Skura Mobile-eko Jaionek eta Mariak. Aplikazioa Android plataformarentzat garatu dute eta doan deskargatu daiteke hemen.

Aplikazioari esker mundu osoko euskaldunek mugikorrean izango dituzte hainbat Gabon Kanten letrak eta musika: Alaken, Din dan don, Dringilin dron, Elurra teilatuan, Erregeak, Gaueko izar, Gau ixila, Hator hator, Haur eder baten bila, Haurtxo maite, Horra Mari Domigi, Kanta alleluia, Mesias sarritan, Olentzero eta Trakatan.

Aurtengo Gabonetan munduko bazter eta txoko askotara hel daitezela! On egin!

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia