euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Argentinan Euskaraz'-en 20. urtemugan, argentinarrek Euskal Herriko hizkuntza omendu zuten

2010/12/15

Adriana Hernandorena eta Daniel Molinaren 2011. urteko euskara klaseak iragartzeko afixa
Adriana Hernandorena eta Daniel Molinaren 2011. urteko euskara klaseak iragartzeko afixa

PUBLIZITATEA

“Euskararen alde, bideoak; euskararen alde, kartelak; euskararen alde, postalak; euskaren alde, zuek eta guztiok” zioen Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko lehiaketetan parte hartzeko gonbiteak. Euskal etxeetako euskara ikasle zein irakasleek lan ederrak egin zituzten eta ondorioz, merezitako sariak jaso. Mar del Platan, Euskal Asteko azken bazkarian, bertako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari Jose Martin Azarlozak, Etxepare Institutuko zuzendaria Aizpea Goenagak, HABEko teknikari Jose Francisco Zinkunegik, Mónica Usubiaga eta Esteban Capurro euskara irakasleak eta bertako euskal etxeko lehendakari Ana Irigoyen-ek izan zuten sariak emateko ardura [Argazkiak EuskalKultura.com].

Mar del Plata, Argentina. Egun gutxi barru “agur” esango diogu 2010. urte honi. Urte berezia, dudarik gabe, lagun askorentzat. Argentinan Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrena ospatu da, eta honekin batera, jaiak, omenaldiak, topaketak eta mota askotako ekitaldiak gauzatu ziren, baita euskal etxeetan ere.

Euskararen arloan, gaur egun HABEk kudeatzen duen 'Argentinan Euskaraz' programaren 20. urtebetetzea ospatu da aurten. Eta urtemuga hau garrantzi handiko gertaera da baina ez argentinarrentzat soilik; izan ere, 1990an euskara irakasleak trabatzeko hasi zen proiektua eredu bihurtu da euskaldunen hizkuntza beste hainbat herrialdetan irakasteko.

Hori dela eta, urtea amaitu baino lehen 'Argentinan Euskaraz'-en 20. urtemugaren txapelketa eta Mar del Platako Euskal Asteko euskara bultzatzeko lehiaketetako irabazleak aurkeztu nahi ditugu.

Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketak 2010 01

[Horacio Marotto Euskaltzaleak-eko ikaslearen diseinuak irabazi du 'Argentinan Euskaraz-en 20. urteurrenaren' logotipo lehiaketa. Irudian: Teresa Zavaleta Euskaltzaleak-eko lehendakaria eta Horacio Marotto]

Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketak 2010 02

['Argentinan Euskaraz'en 20. urtemuga ospatzeko idazlan lehiaketak antolatu ditu FEVAk. Bakarkako kategorian eta euskarazko testu batekin, Tandil-go Valeria Aramburu irakasleak irabazi zuen “Gure sekretua” idazlanarekin. Kinku Zinkunegik eman zion saria]

Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketak 2010 03

[FEVAk antolatutako idazlan lehiaketetan baina taldeko kategorian, euskarazko testu batekin, Unión Vasca-ko Rocio Basterra irakaslearen Guillermo Iturrioz eta Gabriela Scafetto ikasleek irabazi zuten. Haien izenean Juan Zamarbidek eta German Gurtubayk jaso zuten saria Kinkuren eskutik]

Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketak 2010 04

[Lehiaketa berean Gral. Rodriguezko euskal etxea geratu zen gaztelaniazko kategoriako sariekin. Eusko Aterpea-ko ikasleek bakarka (Juan Itcea, “Hizkuntza edo Arima”) nahiz taldeak (Martha Schnorr eta Ena Mari Erartes Gonzales, “Lagunak euskaragatik”) egindako lanekin irabazi zuten. Mari Carmen eta Alicia Itcea irakasleek jaso zituzten sariak]

Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketak 2010 05

[Azken urteotan egin den legez, Argentinako euskara klaseak iragartzeko erabiltzen diren afixak euskararen munduan dabilen jendeak berak diseinatzen ditu. Aurtengo lehiaketaren epaimahaiak erabaki zuen Mar del Platako Adriana Hernandorenak eta Daniel Molinak egindako afixa izango dela 2011. urteko eskolak iragarriko dituena. Aizpea Goenagak eskuratu zien saria irabazleei]

Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketak 2010 06

[Bideo baten bidez euskaldunen hizkuntza erakutsi eta hedatzea izan zen publizitate-iragarkiaren izenburua. Eta Bahia Blancako Union Vasca-ko ikasleek egindako spotak, dudarik gabe, helburu hori beteko du. Rosana Entizne irakaslearen zuzendaritzapean, Sergio Amundarain-ek, Irma Biscaichipy-k, Marta Caldubeherek, Lilian Eloseguik, Emilse Etcheverryk, Nora Huicik, Elsa Jtten-ek, Nerina Martinez-ek, Ignacio Mirant-Bordek eta Juan Ondonak sortu zuten bideo irabazlea. Taldearen izenean, Irma Biscaichipy-k jaso zuen saria Mónica Usubiaga eta Esteban Capurroren eskutik]

Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketak 2010 07

[Eta txikienek ere izan zuten parte hartu eta irabazteko aukera. Mar del Platako taldea geratu zen aurten sariarekin. Postal erraldoiaren egileak: Juan Cruz eta Milagros Actis; Kiara Alessa Linzoain; Yanina Angelucci;  Sofía Arambarri; Lautaro eta  Santiago Ariznabarreta; Guillermo Balzola; Bautista eta Maite Contreras; Luken Enev Garay; Markel Enev Garay; Ainara eta Lorenzo Etchegaray, Agustín, Juan Ignacio eta Manuel Gaillour; María Galvan Usubiaga; Leire Gomez Iriberri; José eta Leire María Gorostegui; Mariano Andrés, Mikel Tobías eta Santiago Horiansky; Martín Iriberri; Ainara, Juan Pablo, Laitete etaIñaki Isasmendi; Francisco Mario; Lorea eta Mateo Millan; Rocío Mora; Manuela eta Francisco Ortigoza; Aitor eta Andoni Palazzo; Bianca eta Ornella Pilegi; Pilar Retenaga; Delfina Salaberry; eta Catalina Sarries. Txikien taldeko irakasleak: Maite Ariznabarreta eta Nerea Balzola]

Aipatzekoa da La Platako Euzko Etxea-ko txikiek egindako lanak ere aipamen berezi bat jaso zuela. Egileak: María Victoria Arbeletche; María Antonella eta Gustavo Bevilaqcua; María Eugenia Bifaretti; María del Rosario Cairo; Juan Bautista Elverdin; Celina eta Amparo Montes de Oca; Martina Pastor Pulido; Lander Ibai eta Jon Zelai Sainz de Rosas. Irakasleak: María Emilia Cairo eta Maria Laura Galarraga.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia