euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara". Euskara Euskal Astean.

2007/10/04

PUBLIZITATEA

Euskal Astearen testuinguruan eta iazko arrakasta ikusirik, FEVAk, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en laguntzaz, euskera stand-a ipiniko du aurten ere. Ostirala 5etik hasita, larunbata 6 eta igandea 7rarte mantenduko da irekia eta bizirik dirauen Europako hizkuntza zaharrena den hau zabaldu eta informatzeaz arduratuko da.

Tradizionalki Euskal Astea, dantzarien festa gisa bizitu izan den arren, urtetik urtera kultura, kirol eta ondo pasatzeko proposamen eskaintza anitzagoak daude ehundaka kilometrotik festan parte hartzera datozen kolektibitateko kideeentzat. Azken edizioetan zehar, hizkuntza gehiago nabarmentzen joan da egitarauan euskarazko jarduera eta jokuak sartu zirenetik, hauetan edozein ikuslek parte hartzeko aukera duelarik aldez aurretiko ezagupenik ez izan arren.

Euskal Asteko 2006 ediziorako, batez ere gazteen artean hizkuntzaren erabilera eta ezagupena zabaltzeko asmotan, Argentinako euskera irakasleek FEVAri Euskal Herria, honen lurralde ezberdinak eta hizkuntzaren informazioa eman ahal izango zuen stand baten ezarpena proposatu zioten. Oso arrakastatsua izan den esperientzia hau aurten ere errepikatuko da, berriz ere Euskaltzaleak eta Horacio Marotto Etxezahar diseinatzailearen laguntzaz. Jose C. Paz Marottoko Toki Ederreko lehendakari eta stand-eko eraketaren arduraduna den gizon honek honela deskribatzen du: " Euskararen atalak eta Euskal Herriari buruzko informazioa biltzen dituen 10 taulen multzoa da. Jendea taulen artean zorizko modu batez elkarlanean aritzen da eta geroago atal ezberdinei erantzuten die. Espaziora egokituz, modu ezberdinetan kokatu daiteke bere egitura arin eta askatzeko errazari esker. Lerroa jarraituz, zigzagean, erradio edo zirkular eran etab. Kasuak kasu, mahai eta aulkiak ere erantsi daitezke". Honela, "Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara, euskaldunon hizkuntza" demapean stand-a ezagutzera datorren jendea pixkanaka hizkuntzaren oinarrizko ideiak ikasten joango da, bere burua aurkeztu edo gustuei buruz hitzegiten adib. Geroago, eskuratutako ezagupen hauei erabilera emango diete opari batekin sarituko diren galderak erantzunez.

Stand-a ostirala 5etik, larunbata 6 eta igandea 7rarte iraungo du irekia, Rural-eko aretoan eta rosariotar euskal etxeko, Euskaltzaleak-eko euskarazko ikasle eta irakasleak eta Argentinan Euskaraz programaren beste kideak izango dira bertan egongo direnak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia