euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketak harpidedunentzat buletinean: emisio ordua aldatu da, RSS aukera ere emanez

2008/06/02

EuskalKultura.com-en probetako portadetako bat
EuskalKultura.com-en probetako portadetako bat

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com buletina, harpidetza bidez irakurtzen zutenek berritasun batzuk izango dituzte aurrerantzean. Batetik, beta bertsioan gauza berriak saiatu nahi ditugu eta, aproba gisa bederen, buletinaren emisio orduak aldatuko ditugu. Lehenengo asteetan, arratsaldeko zortzietan izango da egunero emisioa, Euskal Herriko ordua; beraz arratsaldeko hirurak direla Argentinan edo goizeko hamaikak, esaterako, Kalifornian. Bestalde, albiste berriak argitaratu ahala irakurtzeko aukera gehitu dugu, RSS esaten zaion zerbitzu baliagarria.

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-en lerroburuak euren postontzietan hartzeko ohitura zeukatenek segitu ahal izango dute harpidetzarekin, nahiz eta aldaketa batzuk gertatuko diren, gaurtik aurrera. Buletina egunero hartzen zutenek, berdin segituko dute, baina emisio ordua atzeratu egingo da, arratsaldeko zortzietara pasatuz, Euskal Herriko ordua erreferentzia. Orain arteko 'astean bitan' eta 'astean behin'eko aukerak desagertu egingo dira eta, aldiz, albisteak norberaren postontzian RSS bidez --webgunean argitaratu ahala, alegia-- hartzeko aukera berria eskainiko da.

Lerroburuak e-mailez egunero jasotzeko aukerak euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dira, gaur bertandik, eta hemendik aste batzuetara ingelesezko bertsio laburtu bati tokia egin nahi genioke. Harpidetzak hizkuntza batean zein bestean zerotik egin, ezabatzeko edo aldatzeko, webgunearen lehenengo orrialdetik egin daiteke. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, posible da e-mail bidez azaltzea, info@euskalkultura.com helbidera idatziz.


Lotura interesgarriak

Buletinera euskaraz harpidetzeko, edo harpidetza moldatzeko
http://www.euskalkultura.com/harpidetza

Buletinera gaztelaniaz harpidetzeko, edo harpidetza moldatzeko
http://www.euskalkultura.com/suscripcion



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia