euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBko ikasle talde batek Madrilgo Euskal Etxea bisitatu eta euskara eta euskal kultura eskola hartu dute

2023/07/19

Mississippi State Universityko ikasleak euskara eta euskal kulturarako sarrera klase bat jaso zuten Estebe Ormazabal emaile
Mississippi State Universityko ikasleak euskara eta euskal kulturarako sarrera klase bat jaso zuten Estebe Ormazabal emaile

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilera gaztelania ikastera heldutako ikasle estatubatuar talde batek hiriko Euskal Etxea bisitatu zuen joan den astean. Ikasleek euskara eta euskal kultura klase bat hartu, instalazioak ezagutu eta bazkaria partekatu zuten Euskal Etxeko bazkide batzuekin. Bi hilabetez Madrilera gaztelania ikastera etorriak, Mississippi State University-ko (MSU) International Business-ko 10 ikasle dira. Iaz egin zen lehen aldiz MSUko ikasleen truke hau eta esperientzia arrakastatsua izan zenez, aurten errepikatzea eskatu dute.

Ekitaldia goizean hasi zen euskara eta euskal kulturari buruzko aurkezpen ikastaro txiki batekin, Estebe Ormazabal Euskal Etxeko irakaslearen eskutik. Ondoren, harrera egin zien erakundeko lehendakari Roman Zurutuzak, lagun zituela Jose Ramon Olaso lehendakariordea, eta Ainhoa Olaso eta Antonio Pastor bazkideak, eta bisitaldia Euskal Etxeko txokoan bukatu zuten, euskal moldeko bazkari bat partekatuz.

Gogotsu, ikasturtea ixteko bezperetan

Ikasleak pozik eta esker oneko geratu ziren. Euskal etxeko bazkideak ere gustura, beste behin ere euskal kultura partekatzeko eta ezagutarazteko aukera izan zutelako. Jarduera honekin, eta ikasturte osoan hainbat ekitaldi, tailer, ikastaro, lehiaketa, hitzaldi, liburu aurkezpen eta topaketa egin ostean, kurtsoaren egutegia ixteko tenorea heldu da Madrilgo Euskal Etxera. Abuztuan Euskal Etxeak ateak itxiko ditu udako etenaldiagatik, irailean indar erabarrituekin eta proposamen gehiagorekin itzultzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia