euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxeko hitzorduak: gaur bertan, irakurle kluba Atxaga hizpide; bihar, mintza praktika saio irekia

2023/03/08

Gaur, Madrilgo Euskal Etxeak, Irakurle Klubaren Bilkura, Atxagaren obra solasgai; bihar, mintza-praktika saioa
Gaur, Madrilgo Euskal Etxeak, Irakurle Klubaren Bilkura, Atxagaren obra solasgai; bihar, mintza-praktika saioa

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Bertako Euskal Etxea zinez aktibo dabil Madrilen euskara ikasi nahi dutenekin, eta gauza bera euren maila mantendu, landu edota erdoiltze bidean jarri nahi ez dutenekin. Gakoa, bakoitzak dakiena erabiltzea, asko edo gutxi izanik. Horretarako aukera desberdinak ematen ditu. Helburua literatura izanik, esaterako, gaur bertan, martxoaren 8an, literaturazaleek hitzordu polita daukate, EEko Irakurle Kluba bilduko baita, 17:30tik18:30etara, Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak" solasgai.

Gogoan hartu, bertan parte hartzeko ez dela Euskal Etxeko kide izan behar.

Bihar, berriz, eta datorren astean, mintza-praktika saioak iragartzen dira. Nori zuzenduak? Hona bidali diguten abisua:

Euskara ikasten ari zara? Euskaraz badakizu eta ez daukazu norekin praktikaturik? Euskal Etxean aukera! Etorri Madrilgo Euskal Etxera gure mintza-talde batean parte hartzera. Euskal Etxeko bazkide direnei eta eta ez direnei dago zabalik. Mintzataldeak euskara mailaren arabera elkartuko dira hilean behin dinamizatzaile batek lagundurik. Hurrengo hitzorduak:

-Martxoak 9, osteguna, 18:00 etatik 19:00etara A1/ A2 maila
-Martxoak 15, asteazkena, 10:00 etatik 11:00etara B1/ B2/ C1 maila.

Tokia: Euskal Etxeko Liburutegia

Madrilgo Euskal Etxea
Jovellanos, 3 - 28014 Madril
Webgunea: www.euskaletxea-madrid.com
Facebook: www.facebook.com/madrilgoeuskaletxea
Twitter: https://twitter.com/euskaletxeamadr
Instagram: www.instagram.com/euskaletxea_madrid
Tfnoak: 915 314 593 - 628 675 072
Emaila: adm@eetxea.e.telefonica.net
https://www.euskaletxea-madrid.com/aprendeuskera.phpEuskara ikastea Madrilgo Euskal Etxean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia